Elaphomyces muricatus
Elaphomyces muricatus Elaphomycetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako, bere usain gogorrak oreinak eta orkatzak erakartzen dituen arren.
Elaphomyces muricatus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Eurotiomycetes |
Ordena | Eurotiales |
Familia | Elaphomycetaceae |
Generoa | Elaphomyces |
Espeziea | Elaphomyces muricatus Fr., 1829 |
Sinonimoak: Elaphomyces variegatus, Elaphomyces reticulatus, Elaphomyces caelatus, Elaphomyces fuscensens, Elaphomyces scaber, Elaphomyces vulgaris.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: 1 eta 4 cm artekoa, azpiglobosoa, apur bat zapaldu-deprimitua. Exoperidioa banaezina, garatxoekin edo pikor puntazorrotzekin, okre-lehoi kolorekoa, arre ilunera biratzen. Endoperidio lodia (3 mm artekoa), jaspeztatua (marmol itxurakoa), ebakitzean hondo zuri bat ikusten da, non zain more-ardo koloreko bat nabarmentzen den.
Haragia: Gaztetan trinkoa, gero desagertu egiten da. Gleba zuri-arrosa, hauts masa gris-beltza bihurtu aurretik. Usainik gabe hasieran, desatsegina gero.[2]
Etimologia: Elaphomyces terminoa grekotik dator eta oreinen onddoa esan nahi du. Muricatus epitetoa berriz latinetik dator, oskol bizkarrezurra esan nahi duen “murex” “muricátus” hitzetik. Garatxo puntadunez estalitako gainazala duelako.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuElaphomyces granulatus delakoak, endoperidio zuria eta leuna du. Elaphomyces asperulus espezieak espora desberdinak. Elaphomyces decipiens-ek kolore zurbila hondo zurixkaren gainean garatxo lauez apaindutako peridioa eta mizelio-masa banaezin batez inguratua.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuNeguan, udaberrian, ia urte osoan. Nahiko arrunta. Sakonera txikiko hipogeoa, hostozabalen basoetan (haritza, pagoa, gaztainondoa) eta gutxitan koniferoen azpian.[5]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Taiwan.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 501 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Elaphomyces muricatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.