Eva Garcia Saenz de Urturi

eleberrigile espainiarra

Eva Garcia Saenz de Urturi (Gasteiz, 1972ko abuztuaren 20a) arabar eleberrigilea da. Hamabost urte bete zituenetik Alacanten bizi da eta bertan ikasi zuen optika. 2016an El silencio de la ciudad blanca argitaratu zuen eta izugarrizko arrakasta izan zuen.[1]

Eva Garcia Saenz de Urturi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEva García Sáenz
JaiotzaGasteiz1972ko abuztuaren 20a (51 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaAlacanteko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea, managerra eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Alacant
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
evagarciasaenz.com eta evagarciasaenz.com…
IMDB: nm9827225 Edit the value on Wikidata

2019an "El silencio de la ciudad blanca" filmarekin Eva Garciaren eleberria zinemara eraman zuen Daniel Calparsorok, eta Belen Rueda eta Javier Rey dira egokitzapenaren protagonistak, hain zuzen ere.

Biografia aldatu

Hamabost urterekin Alicantera lekualdatu zen. Optika eta optometrian lizentziatu ondoren, optika sektorean eta Alicanteko Unibertsitatean lan egitera igaro zen.

Literaturan interesatua, hainbat argitaletxeekin kontaktuan jarri zen. Halere, erantzunik jaso ez zuenez, 2012an La saga de los longevos: la vieja familia eleberria Amazon bidez salgai jarri zuen, honetan bere burua ezagutzera eman zuen eta bere lehenbizko eleberriak gainontzeko usadiozko best sellerrekin parekatuz gero literatur fenomeno batean bilakatu zen.

Lanak aldatu

Sariak aldatu

  • 2016an "Premio alavesa del mes" saria eman zion El Correo egunkariak.
  • Araba 2017 SER saria jaso zuen. Urte berean, Andre Maria Zuriaren jaietan txupinera izan zen.
  • 2018an "500 poderosas Yodona" aitortza jaso zuen, "kulturaren munduan eragin handiko emakumeen artean" sariturik.
  • 2019an "Libro ficción del año" (El Corte Inglés), «Los Señores del Tiempo» liburuagatik.
  • 2020an "Golden Bullet" saria (Urrezko bala): "Zloty Pocisk Best Foreign Crime Fiction".

Itzulpenak eta zabalkuntza aldatu

Ingeles, frantses, aleman, italiera, herbeerera, greziera, errusiera, txekiera, portuges, poloniera, bulgariera, serbiera, hungariera eta kroaziera dira itzulpenetan erabilitako hizkuntzak orain arte.

Halaber, argitaratu izan dira euren liburuak AEB, Kanada, Australia, Britainia Handia, Frantzia, Alemania, Italia, Herbehere, Grezia, Errusia, Txekia, Brasil, Portugal, Polonia, Bulgaria, Serbia, Hungaria, Kroazia, Paraguai, Txile, Argentina, Peru, Kolonbia eta Mexikon.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu