El Villar de Arnedo Errioxako udalerri bat da, 2005ean 651 biztanle zituena. Mahastiak, almendrondoak, olibondoak eta laboreak lantzen dituzte.

El Villar de Arnedo
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaSara García Ruiz
Izen ofizialaVillar de Arnedo, El
Posta kodea26511
INEk ezarritako kodea26170
HerriburuaEl Villar de Arnedo (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°19′14″N 2°05′43″W / 42.320555555556°N 2.0952777777778°W / 42.320555555556; -2.0952777777778
Map
Azalera18,25 km²
Altuera429 m
MugakideakArnedo, Tudelilla, Ocón, Ausejo eta Pradejón
Demografia
Biztanleria616 (2023)
23 (2022)
alt_left 287 (%46,6) (%49,7) 306 alt_right
Dentsitatea34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
elvillardearnedo.org

Bilakaera historikoa

aldatu

Adituek diotenez, El Villar de Arnedo oso-oso zaharra da. Herri hura, hots, El Villar de Arnedo, Erdi Aroan sortu zuten; Arnedoko kolonoek, hain zuzen ere. Sortu ondoren, Fuero Arnediano deitu zuten. Fernandez de Velascotarren jaurerrian sartuta zegoen.

1689ko abuztuaren 15an, Karlos II.a Espainiakoak hiribildu izendatu zuen. Ordutik 1775. urte arte Burgosko probintziakoa izan zen. Handik aurrera, 1883. urte arte, Soriako probintzian izan zen. Urte hartan, Logroñoko probintzian sartu zuten, eta geroztik Errioxakoa da.

Nola heldu

aldatu

El Villar de Arnedora heltzeko, N-232 eta L-123 dira errepide nagusiak.

Badaude beste herri batzuk El Villar de Arnedoren ondoan daudenak. Hauexek dira: Arnedo, Calahorra, Alfaro, Ausejo, Logroño eta Haro.

Ondare arkitektonikoa

aldatu
 
"Cristo de los Buenos Temporales" Baseliza.
 
"Cura-Oratorio de San Isidro" izeneko Chozoa.
  • ANUNCIACION DE LA SANTA MARIA ELIZA: XVI.mendean harriz egin zuten. Oraingo Anunciación Aste Santuan ateratzen dute.
  • CRISTO DE LOS BUENOS TEMPORALES BASELIZA: XVII.mendean adreiluz egin zuten. Egunero, kanpaiak goizez, eguerdiz eta seietan jotzen dute.
  • EL CHOZO DEL CURA: XIX.mendean. Atearen gainean San Isidroren irudia dago.
  • LA FUENTE: 1923urtean eraiki zuen Olabarriak.
  • LA AMPUDIA: Harriz egin zuten. 1948 urtean iturri guztiak sikatu ziren, iturri hau izan ezik. Beraz, Udalak ate bat eta giltza bat jarri zuen eta gauez ixten zuten.
  • LA CAPILLA DEL PILAR: Kapera hura hondatu zuten errepide bat egin zutelako.
  • UDALETXEA: Herriko plazan dago. Udaleko eraikinean hauxe dago jarrita: «ARNEDOS Y MERINOS DE PESQUERA 1649».
  • MEDIKUAREN ETXEA: 1953urtean ateak ireki zituzten.

El Villar de Arnedoko biztanleek bi festa nagusi dituzte:

  • Andre Maria Martxokoaren jaia (fiesta de Nuestra Señora de la Anunciación), martxoaren 25ean.
  • Denborale Onen Kristo Santuaren jaia (fiesta del Bendito Cristo de los Buenos Temporales), irailaren 14an.

Biztanleriaren bilakaera

aldatu

El Villar de Arnedoko biztanle kopurua 1900urtetik 2009urtera asko murriztu da; 1900 urtean 1222 biztanle zegoen eta 2009urtean; askoz gutxiago, 661.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Errioxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.