El Putget i Farró Kataluniako Bartzelona hiriburuko Sarrià-Sant Gervasi barrutian dagoen auzo bat da. Auzo hau beste bi azpiauzo edo gunetan banaturik dago: iparraldean El Putxet (El Putget), eta hegoaldean berriz El Farró. 2007an Bartzelonako Udalak burututako banaketa adnministratibo berriaren ondorioz bi auzo hauek elkartu eta bakarra osatu zuten.

El Putget i Farró
Sarrià-Sant Gervasi, Bartzelona
Sant Felip pasealekua, El Farró auzoan.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak41°24′20″N 2°08′43″E / 41.4056°N 2.1453°E / 41.4056; 2.1453
El Putget i Farró is located in Bartzelona
El Putget i Farró
El Putget i Farró
Demografia
Biztanleria29.368 biz.(2016)
Bestelako informazioa
Azalera84,6 ha
WebguneaEl Putget i Farró

Auzo honen mugak honako hauek dira: Avinguda de la República Argentina, Plaça de Lesseps, Avinguda del Príncep d'Astúries, Via Augusta, Balmes kalea (Plaça Molina) eta Sant Gervasi pasealekua.

El Putxet delakoa Sant Gervasi eta Vallcarca i els Penitents auzoen artean dagoen muino edo auzo bat da, bertan XVII. mendeko kapera bat zegoen, halere 1870. urtetik aurrera izango da kataluniar burgesiak auzo honetan euren etxebizitzak eraikitzen hasiko den data, hauek euren etxebizitzak Ciutat Vella auzotik kanpoaldeko barrutietara lekualdatzen hasiko direlarik. 1879an auzo honek eta La Bonanova eta Lledó auzoek antzinako Sant Gervasi udalerria osatzen zuten.

Leku interesgarriak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu