Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra
Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra (#EkonoBiltzar) bi urterik behin Udako Euskal Unibertsitateko Ekonomia sailak, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan antolatzen dituen biltzarrak dira. Baleren Bakaikoa izan zen sustatzaileetako bat.
Sorrera eta helburuak
aldatuLehenengo bilkura 2019. urtean egin zen Donostian, Ibarretxe Lehendakaria hizlari nagusi zela. Bilkura hauen hasierako helburu gisa hauxe izan zen:
« |
Badira hogeita hamabost bat urte Biltzar hau antolatzeko lehen urratsak eman genituela. ..baina ez zen ahal izan, nahiko masa kritikorik ez zegoelako... Duela hiru hamarkada t´erdi, Euskal Herrian pil-pilean zeuden gaiak eta gaurkoak arras ezberdinak dira... Gaur egun, euskal ekonomialarion egoera bestelakoa da. Hasteko, euskara normalizazio bidean doa disziplina honetan, nahiz asko falta den, baina aurrera goaz... ekonomiak orain dituen erronkak eta arazoak erabat aldatu zaizkigu, are gehiago globalizazio eta azken motelaldi gogorraren ondoren, ekonomia eta finantzaren paradigma hagitz aldatu baita. Diskurtso eraberritu baten bila gabiltza |
» |
—Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarraren antolatzaileak |
Hastapenak: UEUko Ekonomia saila
aldatuUdako Euskal Unibertsitateko (UEU) Ekonomia saila 1980an sortu zen, Baleren Bakaikoaren eskutik. Aurretik, 70 hamarkadan Gurutz Ansola azpeitiarraren lanak aitzindari izan ziren euskarazko ekonomian, material eskasia nagusi zen garaian. Argia eta Anaitasuna aldizkariko artikuluren batzuk salbu, ez zen deus idatzirik euskaraz eta ekonomiaz.
1974-75ean Donostiako ESTEn mintegi bat ematen zuen astero Bakaikoak berak eta 1977-78an Bergarako UNEDen beste bat. UEUren saila ekonomialari euskaldunen lehen topagune izan zen, udako ikastaroetan ekonomia txertatuz. Sarrikoko fakultatean ekonomia euskaraz ikasteko aukera zabaltzen joan zen hortik aurrera. Aitzindarien artean Karmele Fernandez Agirre ere bazen, ekonomialarientzat estatistika liburuak argitaratu zituena, UEUren beraren eskutik.
XXI. mendean jada, beste zenbait lanbidetan egindakoaren ildotik (informatikariak, kasu), biltzar formatua eratzea erabaki zuten, bi urterik behingo biltzar formatuan. Beti ere, ekonomia alorreko ekarpen eta fenomeno berriak komunitate euskaldunaren ikuspuntutik aztertu asmoz. Ekimen horretarako Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetza abiatu zuen UEUk 2019rako, baita UPV-EHUren elkarlana ere 2021etik aurrera.
Ekitaldien zerrenda
aldatuEkonomista Euskaldunen Biltzarrak | ||||||
Kartela | Biltzarra | Gai nagusia | Data | Lekua | Parte
hartzaileak |
Egitaraua |
Ekonomialari
Euskaldunen I. Biltzarra |
Historiatik etorkizunerantz | 2019 -azaroa-
14 |
Donostia | 40 | Egitaraua | |
Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra | Htik BIOra (Hidrogenotik Bioekonomiara) | 2021eko azaroak 26 | Bilbo | 42
(beste 9 telematikoki) |
Egitaraua | |
Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra | Oinarrizko burujabetza ekonomikoa. Prospekzio estrategikoak estatu-egiturak eraikitzeko | 2023ko urriak 27 | Gasteiz | 50
(aukeran telematikorik ez) |
Egitaraua |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Berria.
- ↑ «Ekonomialari euskaldunen zita» Berria 2019/11/13 Noiz kontsultatua: 2019/11/15.
- ↑ Arantzabal, Oskar. (2019ko urria). «Diskurtso eraberritu baten bila gabiltza» UEU.
- ↑ Ansola, Gurutz. (1971). Euskal Herriko Ekonomiaz 1955-1967. Gero.
- ↑ Ansola, Gurutz. (1972). USAren agintaritza eta dolarraren ahulezia. Gero.
- ↑ ↑ Egitaraua. Noiz kontsultatua: 2019ko urria.
- Sarea Sortzea xede, 2021ko ekitaldiaz, Naiz