Eko-gudari (ekologia hitza gudariari uztartuta), lur-sail bat, animali, zuhaitz, landare ("Ama Lurra") salbatzeko edo laguntzeko ahalegina egiten duen ingurumen-ekintzaile bat izendatzeko erabiltzen den hitza da[1]. Terminoa, "Eco-warrior", 1990eko hamarkadan asmatu zen Erresuma Batuan eta arrazoi filosofikoengatik zuzeneko ekintza hartzen duen pertsona definitzeko erabiltzen da.

Ekogudarien ikurra ekogudarien bandera da.

Terminoaren beste erabilera bat legez kanpoko jardueretan aritzen den ingurumen-ekintzaile bati dagokio eta eko-terrorismoa ere deitu ohi zaio. Bestalde, eko-gerlari batek auzitegiak ere erabiltzen ditu giza jarduera bat geldiarazteko edo bertan behera uzteko baldin eta aktibistak uste badu horrek kalte egiten diola ingurumenari.

Motak aldatu

Eko-gerlari bat izan daiteke ingurumen-antolamendu batean diharduen norbait (Greenpeace adibidez) edo ingurumenerako bermeak edo hobekuntzak eskaintzen dituen ingurumen-enpresa (adibidez, zuzenean, ingurumen-produktuak salduz).

Eko-gudari ezagunak aldatu

Chico Mendes eta Ken Saro-Wiwa dira, hurrenez hurren, Brasil eta Nigeriako ekintzaile berde ezagunenak.

José Bovék hamarkada batzuk daramatza bere lurraldean neoliberalismoaren aurka borrokan.

Paul Watson eta ekintza zuzeneko kontserbazio-taldea, eko-gerlaritzat izenda daitezke, gehiegizko arrantzan eta baleen ehiza komertzialean aritzen diren itsasontzien aurkako jarrera irmoagatik.

Penti Baihua nazioartean ezaguna den huaorania da.

Timothy Treadwell hartz arreen babeserako aktibista izan zen Alaskan.

Erreferentziak aldatu