Ekintza zuzen

Zuzeneko ekintza» orritik birbideratua)
Artikulu hau aktibismo-metodoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekintza zuzen (argipena)».

Ekintza zuzena pertsona edo talde batek gaitzesten dituen botere politiko eta ekonomikoen azpiegitura, ondasun, ekitaldi eta erakundeen aurka burutzen den aktibismo-metodo bat da, zuzeneko helburutzat salatu nahi dena geldiarazi, hondatu edo publikoaren aurrean nabarmen uztea duena.

Ekintza zuzena: aktibista bat Israel-Palestina mugaren arteko hesia ebakitzen.

Ekintza zuzena eta anarkismoa estuki loturik daude. Izan ere, anarkiak politikan eta gizartean parte hartzeko beste modu baten alde alde egiten du. Euren ikuspegiaren arabera, ez da onargarria estatuaren agintea, eta parte hartzea ez dute beste hirugarrenen eskuetan utzi nahi, pertsona aske, arduratsu eta autonomoetan, bakoitzaren borondatearen alde egiten du.

Hala ere, ez da inondik inora anarkista izan behar, ekintza zuzena burutzen duena. Harrigarria badirudi ere, ekintza zuzena, guk uste duguna baino gehiagotan egiten dugu, modu inkontziente batean. Adibidez, auzokideak musika topera jartzen duenean, Ertzaintza deitu beharrean, bere etxeko atea jo, eta arazoari zuzenean aurre egiten diogunean. Baliteke auzokideak zuzenean musikaren bolumena jaistea, baina hori gertatzen ez bada, guk presioa egiteko beste modu batzuk aurkitu dezakegu (atearen parean egotea gau eta egun, bere sarrera paperez betetzea, eta abar).[erreferentzia behar]

Argi eduki behar da, Ekintza Zuzena ez dela zertan indarrez egin. Oso baketsuak diren metodoen bitartez, arazoari aurre egin diezaiokegu, zein denda bati sua emanez. Desobedientzia kasu gehienak ekintza zuzena izaten dira (Herri Harresia).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.