Ekimen Komunista
Ekimen Komunista kapitalismoa sistema ekonomiko eta sozialaren gainditzearen aldeko erakundea da, bere lan esparrua Euskadi delarik. Horretarako Marx, Engels eta Lenin, zein historian zehar beste hainbat borroka, askapen prozesu eta ekarpen politikoen teoria eta praktikan oinarritzen ei da. Erakunde burujabea da eta funtzionamendu demokratikoa dauka. Ekimen Komunista inperialismoaren aurkako erakunde bat da. Ekimen Komunistak bere lan teoriko zein praktikoa, hainbat gizarte mugimenduetan eta ezker abertzalearen barnean egiten du.
Ekimen Komunista | |
---|---|
Sorrera | 2006 |
Ideologia politikoa | Ezker iraultzaile, komunismo, eusko abertzaletasun |
2009ko Europar Legebiltzarreko hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalista hautagaitzari babesa eman zion.