65°48′05″N 24°32′40″E / 65.80139°N 24.54444°E / 65.80139; 24.54444

Ekialdeko Lappi

Ekialdeko Lappiko kokapena
Berezko izena Itä-Lapin seutukunta
Herrialdea
Eskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Udalerri-kopurua hiri bat (kaupunki)
lau udalerri (kunta)
Lurralde historikoak Laponia eta Ostrobotnia
Azalera
- Ur-azalera
21.726,41 km²[1]
1.176,8 km² (%5,4)
Biztanleria
Dentsitatea
16.563 (2017.08.31)[2]
0,81 bizt/km² bizt/km²
Hizkuntza ofiziala Finlandiera
Webgune ofiziala

Ekialdeko Lappi azpieskualdea (finlandieraz: Itä-Lapin seutukunta; ipar samieraz: Nuorta-Lappi guovlugielda) Lappi eskualdeko azpieskualdea da. 21.727,9 km² dauzka eta herrialdearen ipar-ekialdean dago, Errusiako mugan.

Ingurunea aldatu

  • Kemihaarako eta Tuntsako eremu basatiak: Savukoskiren bereizgarri nagusietako bat dira udalerrian dauden bi eremu basatiak. Gune hauek natura basatia, eta bertako abeltzaintza kultura eta elur-oreinen bizilekua babesteko asmoz sortuak izan ziren 1997. urtean. Hertsiki natura erreserbak ez diren arren, arau eta debeku ugari mantentzen dira. Dena den, natura altxor hauek ezagutarazteko helburuarekin basabide eta etxola ugari egin dira azken urteotan, abenturazale asko erakarri dituztenak[3].
  • Maltioko eta Värriöko natura erreserba hertsiak: udalerriko fauna eta basoak babesteko sortutako eremuak dira. Hain zuzen, Maltioko Natura Erreserba Hertsia izan zen sortzen lehena, zehazki, 1956. urtean. Udalerriaren hego-ekialdean dagoen natura parkeak 147,46 km²-ko eremua hartzen du bere baitan eta hegaztien babesleku garrantzitsua da. Värriöko Natura Erreserba Hertsia, aldiz, 1981. urtean sortu zena, ipar-ekialdean dago, Salla eta Savukoski artean, eta, guztira, 125 km²-ko azalera du. Bisitariek debekatua dute nahierara ibiltzea natura parkeetan, elur-orein abeltzainek izan ezik; savukoskiarrek ere perretxikoak eta basafruituak biltzeko baimena baino ez dute izaten, sasoiaren araberakoa dena. Natura eremu hauetan elur-orein etxekotuen eta harraparien arteko harremanak ikertzen dira[4][5].
  • Urho Kekkonen Parke Nazionala: Inari, Sodankylä eta Savukoski udalerrien artean dagoen parke nazionala da, Lemmenjoki ondoren, herrialdeko babestutako eremu zabalena dena; guztira, 2.550 km²-ko azalera du. Parke nazionala 1983. urtean sortu zen eskualdeko arro nagusiena babesteko asmoz, izan ere, Ozeano Artikora eta Botniako Golkora doazen Lappiko ibai gehienak bertan sortzen dira. Animalia aniztasuna ere garrantzitsua da. Azken urteotan, natura parkea udalerriko ekonomiaren pisuzko osagarria bihurtu da, iaz, esaterako, 300.400 bisitari jaso baitzituen. Hala, oinezkoentzako, eskiatzaileentzako eta txirrindularientzako ibilbide ugari ireki dira, berrehun baino gehiago[6][7].
  • Oulankako Parke Nazionala: Kuusamo eta Salla artean dagoen parke nazionala da, guztira, 290 km²-ko azalera duena. Ekialdean Paanajärvi errusiar parke nazionalarekin egiten du muga, eta 2002. urtetik biak Munduko Natura Funtsaren PAN fundazioaren parte dira. 1956. urtean sortu zen parkea Finlandia iparraldeko, hegoaldeko eta ekialdeko natura berezi eta aldakorraren eredu da. Ingurua pinudiek, hondarrezko ertzak dituzten erreka mehar eta ur-lasterrek, horiek sortzen dituzten ibar txikiek eta iparreko zohikaztegi zabalek osatzen dute, eta horietan dute babeslekua hegazti iheskorrek eta arriskuan dauden ugaztunek. Gainera, zeharkaldiak egiteko natura eremu ospetsuenetakoa da; hain zuzen, Sallan hasten dira Oulankako bi ibilbide nagusiak: 80 km-ko luzera duen Karhunkierros eta mugatik hurbil doan Keroharju. 2013an, herrialdeko laugarren parke nazional bisitatuena izan zen; denera, 174.600 naturazale izan ziren bertan [8][9].

Historia aldatu

Administrazioa aldatu

Banaketa aldatu

Ekialdeko Lappi azpieskualdea hiri batek eta lau udalerrik osatzen dute:

 Ekialdeko Lappiko hiria 
 
Kemijärviko armarria
Kemijärvi
 Ekialdeko Lappiko udalerriak 
 
Pelkosenniemiko armarria
 
Posioko armarria
 
Sallako armarria
 
Savukoskiko armarria
Pelkosenniemi Posio Salla Savukoski

Garraio azpiegiturak aldatu

Hezkuntza aldatu

Osasuna aldatu

Lappiko Kontseilua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lappiko Kontseilua»

Lappiko batzar nagusiko ordezkariak eskualdea osatzen duten 21 udalerrietako udalbatzek aukeratzen dituzte. Hala, biztanle kopuruaren arabera, udalerri bakoitzak hainbat batzarkide hautatzeko aukera du; kasu honetan, Kemijärvik hiru ordezkari izendatzen ditu, Sallak bi eta Posiok bi, eta Pelkosenniemik eta Savukoskik, azkenik, bat baino ez.

Ondorengoa da Ekialdeko Lappiko udalerriek 2013-2016 aldirako Lappiko Kontseilura bidalitako ordezkaritza [10]:

Batzarkidea Alderdia Udalerria Batzarkidea Alderdia Udalerria Batzarkidea Alderdia Udalerria
-- Raija Ämmälä Zentroko Alderdia Salla -- Mauno Kerkelä Zentroko Alderdia Kemijärvi -- Pekka Nyman Liga Berdea Pelkosenniemi
-- Hannele Jaakkola-Räisänen Alderdi Sozial-Demokrata Kemijärvi -- Reijo Kilpelä Zentroko Alderdia Savukoski -- Ulla-Maija Perttunen Zentroko Alderdia Posio
-- Eija Kellokumpu Ezker Elkartasuna Salla -- Olavi Lehtiniemi Zentroko Alderdia Posio -- Pertti Poropudas Koalizio Nazionala Kemijärvi


Biztanleria aldatu

Atzerritarrak (2010) [11]
Z. Jaioterria Biztanleak

1   Errusia 55
2   Suedia 36
3   Alemania 15
4   Estonia 6
5   Brasil 5
6   Herbehereak 5
7   Thailandia 3
8   Turkia 3
9   Ukraina 3
10   AEB 2

Samiak aldatu

Kultura aldatu

Armarriak aldatu

Elkarte eta Erakundeak aldatu

Museoak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Kirola aldatu

Ospakizun bereziak aldatu

Ekonomia aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu