Eider Conde
Eider Conde Egia (Donostia, Gipuzkoa, 1981) Aranzadi Zientzia Elkartearen komunikazio-arduraduna da 2009. urteaz geroztik.
Eider Conde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia-dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | Aranzadi Zientzia Elkartea |
Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna (UNAV) eta Enpresako Kanpo eta Barne komunikazioan Masterra egin zuen Madrilgo Negozio Unibertsitatean. Zientzia komunikatzeko eta zabaltzeko estrategietan espezializatu da.[1]
Biografia
aldatuIrulegiko Eskuaren aurkikuntzak eragindako tsunamia kudeatzea egokitu zitzaion.[2]Bere ardurak komunikabideekiko harremanean, ekitaldien antolakuntzan eta prentsaurrekoetan zentratzen dira, kanpo-komunikazioari dagokionez.
Dibulgazioari dagokionez, Aranzadi bilduma dibulgazio-liburuen edukietan zentratzen dira bere zereginak, arkeologia eta naturari buruzko erakusketen gidoiak egiteaz gain.
Elkartearen estrategia digitalaren arduraduna ere bada, web eta sare sozialetarako eduki digitalak sortuz. Eta Aranzadi markaren zaintzaile.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Aranzadi. «Eider Conde-Egia» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ Goikoetxea, Jakes. ««Ez genuen espero jendearen zirrara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
Kanpo estekak
aldatu- Ez genuen espero jendearen zirrara Berria, 2023.04.23