Eguzki-dantza gaur egungo AEB eta Kanadako lurraldeetako amerindiar herri batzuetan egin ohi den zeremonia bat da, batez ere lautadetako herriek ospatu ohi dute.

Europarrek Mendebalde Urruna kolonizatu eta AEB eta Kanada eratzean, bi herrialde horietako legediak mota honetako zeremoniak debekatu eta euren ama hizkuntzetan mintzatzen jarraitu zuten amerindiarrak legez kanpo lagatzera ere iritsi zen. Euren kulturaren ohitura eta zati ziren zeremonia hauek egiten jarraitu zuten amerindiarrak espetxeratuak edota erailak izan ziren. Ondorioz, euren kultur ondarea gorde eta etorkizuneko belaunaldiek ezagutzeko helburuz, zeremonia hauetako gehienak ezkutukoak bilakatu eta sekretuan burutu ziren.

Txeienetarren eguzki-dantza.

Herri edo tribu bakoitzak erritu hau burutzeko bere era du, baina orokorrean hainbat dantza, danbor eta otoitz amankomun dituzte. Kasi batzuetan piercing motako erritua ere badute, bular, beso edota bizkarrean zeremonian zehar haragia urratzen duten hezur zorrotzak sartzen direlarik. Eguzki dantza askotan partaideen argazkiak ateratzea gaizki ikusia dago edo ez da gizalegezkoa, euren duintasunaren aurkakoa delako sineskera baitago.

Bi sexuko partaideek dantza egin ohi dute, bai gizon zein emakumeek. Azken urteetan, gainera, kanpotarrek ere parte har dezakete, zenbait kasutan.

Zinema

aldatu

Ziurrenik mundu osoan dantza honen ezagupena gehien hedatu zuen filma 1970 ko A Man Called Horse (Zaldi Izeneko Gizona) izan zen, honetan Richard Harris irlandar aktoreak bi hezur zorrotzek bularreko haragia urratu arte eguzki-dantza dantzatzen duen eszena aski ospetsua bilakatu zen.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu