Egeskov gaztelua (danieraz Egeskov Slot) Danimarkako Fionia uhartearen hegoaldean kokaturiko berpizkundeko gaztelua da. Europan urez inguraturik dauden gazteluen artean hobekien kontserbaturik dagoena da.

Egeskov gaztelua
Egeskov Slot
Egeskov Slot
Egeskov gaztelua.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarka
UdalerriaFaaborg-Midtfyn Municipality
Koordenatuak55°10′35″N 10°29′22″E / 55.1764°N 10.4894°E / 55.1764; 10.4894
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1554
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaEgeskov Gade 26, 5772 Kværndrup
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

1536. urteko Erreformak gerra zibila sortu zuela eta, Danimarkako jauntxoen beren jauregiak gotorleku gisa eraikitzeari ekin zioten. Egeskov gaztelua laku baten erdian jaso zuten eta bertara sartzeko aukera bakarra zubi altxagarria zen.

Gaztelua 1554. urtean egin zuen Frands Brockenhuus kondeak. Haritz basoa zegoen tokian eraikia izan zen, hortik bere izena, danieraz Egeskov "hariztia" baita.

Gazteluaren egitura

aldatu

Bi eraikin luzek osatzen dute gaztelua, biak harresi sendoz elkarturik daudela, horrela lehen eraiki galdu arren bigarrenean borrokan jarraitu ahal izateko. Bi dorre zirkular ere baditu gazteluaren erpinetan, bertatik gaztelua hartzera zetozenei erasotzeko.

Gazteluaren ondoan badago Ladegården izeneko eraikin tradizional bat. Egurrezkoa da eta lastozko teilatua du. Gaur egun nekazaritzaren historiaren museoa da.

Gazteluaren ondoan 200.000 m²-ko parkea dago, hainbat lorategi desberdin dituena. Bereziki aipagarriak dira berpizkundeko lorategia bere iturriekin eta fuchsien lorategia, Europako handiena, 104 espezie fuchsia dituena. Parkean lau labirinto ere badaude.

Museoak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu