Edward Tyson (16501708ko abuztuaren 1a) anatomia konparatiboaren sortzaile izateagatik ezaguna den britainiar sendagile eta jakintzaria izan zen.

Edward Tyson

Bizitza
JaiotzaClevedon (en) Itzuli eta Bristol1651ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Kolonbia
Heriotza1708ko abuztuaren 1a (57 urte)
Hezkuntza
HeziketaOxfordeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakzoologoa eta anatomista
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Tyson-en marrazkiak orangutan eta txinpantze baten arteko anatomia alderatuz.

Oxford-eko unibertsitatean egin zituen lehen ikasketak (bachelor of arts) 1670 arte eta doktoretza-tesia (MD) 1677an eskuratu zuen Cambridgeko unibertsitatean. 1684ean Londresko Bethlem Ospitaleko sendagile eta buru izendatu zuten, Erresuma Batuko lehen ospitale psikiatrikoa. 1679an Royal Society-ko kide izendatu zuten.

1680an fozenidoak ugaztunak zirela argitu zuen eta 1698an txinpantze baten disekzioaren ostean Orang-Outang, sive Homo Sylvestris: or, the Anatomy of a Pygmie Compared with that of a Monkey, an Ape, and a Man argitaratu zuen. Bertan txinpantzeek gizakiekin tximuekin baino antza handiagoa zutela ondorioztatu zuen, bereziki burmuinen anatomia aztertzerakoan.

Kanpo estekak aldatu