Edgars Krūmiņš

saskibaloi jokalari letoniarra

Edgars Krūmiņš, (Jelgava, Letonia, 1985eko urriaren 16a) Letoniako hiruko saskibaloi jokalari profesionala da.

Edgars Krūmiņš

Bizitza
JaiotzaJelgava1985eko urriaren 16a (38 urte)
Herrialdea Letonia
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 

Letoniako saskibaloi ligako hainbat klubetan jokatu du, hala nola Jelgavako BK edo Zemgaleko BKn.

2010ean 3×3 saskibaloira jo zuen, eta, 2012an, lehen munduko txapelketa jokatu zuen. Letoniako Selekzioarekin Europako (urrea, 2017an, zilarra, 2018an) eta Munduko (zilarra, 2019an) txapelketetako lorpenetan parte hartu du.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, 3×3 Olinpiar Txapelketako lehen txapelketa izango du, Kārlis Lasmanis, Nauris Miezis eta Agnis Čavarsekin osatuko du taldea; sailkapen fasean, hirugarren amaituko dute, eta final-laurdena igaroko dute azken faserako, non japoniarrei, belgikarrei eta ROC taldeari irabaziko dieten (21-18 finalean)[1] . Tokion, urrezko domina irabaziko du Letoniako taldearekin. ROC taldearen (zilarrezkoa) eta Serbiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuko dira. Hauek osatuko dute Letoniako taldea: Agnis Čavars, Edgars Krūmiņš, Kārlis Lasmanis eta Nauris Miezis-ek[2][3].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
3x3 gizonezkoa[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. La Lettonie, championne olympique de basket 3x3
  2. «Edgars Krūmiņš» olympedia.org 2021-12-27an begiratua(Ingelesez)
  3. «Edgars Krūmiņš» Olympics.com 2021-12-27an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

aldatu