Agnis Čavars

saskibaloi jokalari letoniarra

Agnis Čavarst, (Kekava, Letonia, 1986ko uztailaren 31), Letoniako hiruko saskibaloi jokalari profesionala da, 2020ko hamarkadan munduko 10 onenen artean sailkatuta banakakoan.

Agnis Čavars

(2021)
Bizitza
JaiotzaĶekava udalerria1986ko uztailaren 31 (37 urte)
Herrialdea Letonia
Hezkuntza
HeziketaQ29855845 Itzuli
Latvia Business College (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Altuera196 zentimetro

Facebook: agnis.cavars LinkedIn: agnis-čavars-16934b113 Edit the value on Wikidata

Riga klubean, eta Letoniako gizonezkoen 3x3 saskibaloi taldean jokatzen du.

Selekzioarekin Europako (urrea, 2017an, zilarra, 2018an) eta Munduko (zilarra, 2019an) txapelketetako lorpenetan parte hartu du.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), Jeļena Ostapenko bere herrikidearekin batera, Letoniako ordezkaritzako bandera-eramaile izendatuko dute[1]. Bere lehenengo olinpiar jokoak izango ditu, eta Edgars Krūmiņš, Kārlis Lasmanis eta Nauris Miezisekin osatuko du taldea; sailkapen fasean, hirugarren amaituko dute, eta final-laurdena igaroko dute azken faserako, non japoniarrei, belgikarrei eta ROC taldeari irabaziko dieten (21-18 finalean)[2]. Tokion, urrezko domina irabaziko du Letoniako taldearekin. ROC taldearen (zilarrezkoa) eta Serbiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuko dira. Hauek osatuko dute Letoniako taldea: Agnis Čavars, Edgars Krūmiņš, Kārlis Lasmanis eta Nauris Miezis-ek[3][4].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
3x3 gizonezkoa[5].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu