Ederlezi ijito gutxiengoaren (erromani) Balkanetako kanta folklorikoa da.

Kantak Ederlezi izena udaberriaren etorrera ospatzen duen jaialdiaren izenetik[1] hartu zuen, erromani ijitoek ospatzen duten jaialdia, batez ere Balkanetan, baina baita munduko beste leku batzuetan ere, urtaro berriaren sarrera ospatzeko. San Jurgi jaiaren eguna da Ederlezi, eta maiatzaren 6an ospatzen da eliza ortodoxoan.

Izena aldatu

Ederlezi Đurđevdan serbiar festaren erromani izena da. Balkanetako idazkera aldaera guztiak (Herdeljez edo Erdelezi) Hıdırellez turkierako hitzaren aldaerak dira (hitz hori Al-Khidr eta Elias profeten nahasketatik sortzen da), udaberriaren etorrera adierazten duen jaiaren izena, udaberriaren ekinokzioaren ondorengo berrogei egunetan gertatzen dena.

Bertsioak aldatu

Bijelo Dugme[2] taldeak "Đurđevdan" ("San Jurgi eguna") izenarekin argitaratu zuen 1988an, Ćiribiribela albumean; Goran Bregovićek, taldeko buruak, serbokroazieraz idatzi zuen letra, albaniar tradizioko bi bertsoren gainean konposatuta, berak zioenez. Badirudi abestia lankidetza baten emaitza dela eta aurretiz zeuden abestietan ere inspiratzen dela[3]. Abesti honen letrak hizkuntza batetik bestera aldatzen dira.

Bregovićek, halaber, letra grekodun bertsio bat grabatu zuen 1991an, Tou Ai Giorgi (San Jurgi, grekoz: Του Αη Γιώργη), Alkistis Protosalti kantari grekoarekin[4]. Letra grekoa Lina Nikolakopoulouk sinatzen zuen. Azkenik, Kayah kantari poloniarrarekin batera, Nie ma, nie ma ciebie izeneko bertsio poloniarra grabatu zuen.

Ku-Ku Band talde bulgariarrak, Slavi Trifonov kantari nagusiarekin batera, abestia kaleratu zuen hainbat albumetan bulgarierazko letrekin ("Гергьовден", "Gergyovden, "San Jurgi eguna"), serbo-bulgarierako letrekin ("Свети Георги", "Sveti Georgi", "San Jurgi") eta erromani serbo-bulgarierazko letrarekin ere, "Ederlezi" .

Beirut bandak, Daniele Sepe saxofoi-jotzaile italiarrak eta Bury Me Standing bandak (Istanbulen du egoitza) ere Ederleziren bertsioa ere egiten dute. Torontoko The Gypsy Rebels taldeak ere bertsioa egiten du, Micheal T. Butchen ahotsekin eta haren bandarekin.

Kroke taldeak abestiaren bertsio bat ere kaleratu zuen.

Sezen Aksu kantari turkiarrak 1997an Düğün ve Cenaze (Ezkontza eta Erailketa) izeneko albumean atera zuen kanta turkiar letrarekin ("Hıdrellez"). Sezen Aksu eta Pakize Barıştak egokitu zituzten letrak.

Bosniar bertsio bat kaleratu zuen ere No Tobacco Orchestra musika-taldeak 2007ko Time of the Gypsies, Punk Opera albumean.

Beatbox/trip bertsio bat kaleratu zuen Plume Tribu talde frantsesak 2010eko Le Chainon Manquant.albumean.

Kulturan aldatu

Goran Bregovićen bertsioa, "Ederlezi (Scena Djurdjevdana Na Rijeci)" izenekoa, ezaguna egin zen Emir Kusturicaren Dom za vešanje filmean 1988an[5]. Vaska Jankovska kantari mazedoniarra interpretatu zuen[6].

Sacha Baron Cohenen Borat filmean ere erabiltzen da.

Mixel Etxekoparrek Ederlezi pastorala idatzi zuen Nicole Lougeroten Bohémiens liburuan oinarrituta eta 2013an taularatu zen. Pastoraleko azken kantorea, Ekialde kanta, Xiberotarrak taldeak 2019an atera zuen Lürrama albumean Ederlezi izenarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Skrodzka, Aga. (2014-02-11). Magic Realist Cinema in East Central Europe. Edinburgh University Press ISBN 978-0-7486-6936-3. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  2. Txantiloi:Serbian Janjatović, Petar. Bijelo Dugme. Ex-Yu rock enciklopedija, 31-36 or. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. (Frantsesez) «Ederlezi» Romani muzika (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  4. Alkistis Protopsalti ΑΗ ΓΙΩΡΓΗ - ΑΛΚΗΣΤΙΣ ΠΡΩΤΟΨΑΛΤΗ (EDERLEZI). (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  5. (Ingelesez) Skrodzka, Aga. (2014-02-11). Magic Realist Cinema in East Central Europe. Edinburgh University Press ISBN 978-0-7486-6936-3. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  6. (Ingelesez) Bertellini, Giorgio. (2014-12-30). Emir Kusturica. University of Illinois Press ISBN 978-0-252-09685-3. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).

Kanpo estekak aldatu