Ea-nasirreko taulatxoa
Ea-nasir buztinezko taulatxoa Kristo aurreko 1750 urte inguruan datatua dagoen, Lehen Babiloniar Dinastiaren Inperioan, Mesopotamian aurkitutako pieza arkeologikoa da. Dirudienez ezagutzen den lehen erreklamazio idatzia da. Aurkikuntza Leonard Woolleyk egin zuen, Ea-nasirren izan zen etxean indusketa batean. British Museumen erakusten da gaur egun.
Ea-nasirreko taulatxoa | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Nanni (en) |
Sorrera-urtea | K.a. 1750 |
Aurkikuntza lekua | Ur |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Leonard Woolley (en) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 11,6 () × 5 () × 2,6 () cm |
Hizkuntza | Akadera |
Idazketa-sistema | Idazkera kuneiforme |
Kokapena | |
Bilduma | British Museum |
Inbentarioa | 131236 |
Argumentu nagusia | Kalitatea eta zakarkeria |
Ezaugarriak aldatu
11,6 zmko altuera, 5 zmko zabalera eta 2,6 zmko lodiera du. Idazkera kuneiformearekin grabatuta dago.[1]
Edukia aldatu
Nanni izeneko gizon baten kexa jasotzen du taulatxoak. Nanninek kobrearekin negoziatzen zuen Ur hiriko merkataria zen Ea-nasirreri idatzi zion bere protesta azaltzeko. Ea-nasirrek Dilmun hirian negoziatzen zuen. Nanniren protesta bikoitza zen, lingoteen kalitate eskasagatik, batetik, eta bere mezulariari eman zitzaion tratu txarragatik bestetik.[2]
Beste taulatxoak aldatu
Beste taulatxo batzuk aurkitu dira Ea-nasirren etxebizitza zela uste duten aztarnategian. Horien artean, Arbituram izeneko gizonaren gutuna non oraindik kobrea jaso ez zuela salatu zuen; beste batek kobre txarra jasotzeaz nekatuta zegoela zioen.[3]
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Taulatxoaren irudiak.
- (Ingelesez):M. Rice The Archaeology of the Arabian Gulf, 276 or.