Ireki menu nagusia

Edward Palmer Thompson (Oxford, 1924ko otsailaren 3a - 1993ko abuztuaren 28a) britainiar historialari eta idazlea izan zen.

E. P. Thompson
E P Thompson at 1980 protest rally.JPG
Bizitza
Jaiotza Oxford1924ko otsailaren 3a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Worcester1993ko abuztuaren 28a (69 urte)
Familia
Aita Edward John Thompson
Ezkontidea(k) Dorothy Thompson Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Corpus Christi College Itzuli
Dragon School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, Aro Modernoko historialaria, historialaria, eleberrigilea, kazetaria, biografoa, labor historian Itzuli eta bakearen aldeko aktibista
Enplegatzailea(k) Pittsburgheko Unibertsitatea
Warwickeko Unibertsitatea
Leedsko Unibertsitatea  (1948 -  1965)
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra

Oxfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen. 1942an Britainia Handiko Alderdi Komunistako kide egin zen, baina 1956ko Hungariako Iraultza Sobietar Batasunak zapaldu zuenean, alderdia utzi zuen.

Bere lehen obra, William Morris margolariaren biografia, urtebete lehenago agertu zen: William Morris: romantic to revolutionary (1957, William Morris. erromantikotik iraultzailera). Aitzindari izan zen langile munduaren antropologia-azterketan, eta langileriaren sorrerari buruzko oinarrizko lan bat idatzi zuen: The making of the english working class (1963, Ingalaterrako langile klasearen sorrera). Garai hartan Erresuma Batuko Alderdi Laboristako kide zen, alderdiko ezker hegaleko kide. Bere lanen ardatz nagusiak herri kultura, klase kontzientzia eta pentsamendu marxistaz egiten duen interpretazioa dira. 1980tik aurrera arma eta energia nuklearraren aurkako higikundeetan parte hartu zuen eta gai horri buruzko zenbait liburu idatzi zituen: Zero option (1982). Hainbat eta hainbat artikulu idatzi zituen, eta 1998an eleberri bat, The Sykaos papers.

ErreferentziakAldatu