Dupuytren-en kontraktura[1] edo Dupuytrenen uzkurdura esku ahurreko aponeurosiarenhantura kronikoa da. Zenbaitetan fibrosia izaten du ondorio. Eskuko bi behatz angelu ahurrean geratzen dira bilduta higitu ezinik. Gizon helduengan agertzen da batez ere. Uzkurdura hau sendatzeko bide bakarra ebakuntzaren bidez ahurreko aponeurosia eta hori estaltzen duen larruazala kentzea da.