Duolingo
URL helbidea http://www.duolingo.com/
Komertziala?Ez
Webgune mota E-learning, Itzulpengintza eta crowdsourcing.
Erabiltzailea erregistratzeaDoakoa
Hizkuntza(k)24
Jabea
EgileaLuis von Ahn, Severin Hacker, Antonio Navas, Brendan Meeder, Hector Villafuerte, José Fuentes, Marcel Uekermann i Vicki Cheung.
Argitalpen data2011-11-30

Duolingo webgune bat eta hizkuntzak ikasteko aplikazioa barne hartzen duen plataforma da, baita hizkuntza ebaluazio mota bat ere. Aplikazioa eta webgunea doakoak dira. 2021ko martxoan, webguneak eta hizkuntza ikasteko aplikazioak 106 hizkuntza desberdinetan eskaintzen dituzte 38 hizkuntzatan. Euskara ikasteko aukerarik ez dago oraindik. Aplikazioak mundu osoan 300 milioi erabiltzaile erregistratu ditu.[1]

Duolingo eta bere maskotaren sortzaileak aldatu

Sortzaileek aldatu

Sortzaileak Luis von Ahn eta Severin Hacker dira, Duolingo teknologiako sortzaile eta zuzendari teknikoa etaDuolingo teknologiako beste sortzaile eta zuzendari teknikoa, hurrenez hurren.

Maskota aldatu

Maskota ofiziala Duo deitzen da. Duo espezie ezezagun baten hontza berdea da eta ezagutza, jakinduria eta ikaskuntza sinbolizatzen ditu. Duolingo-k erabiltzaileei goi mailako ikaskuntza-helburuak lortzeko motibatzen duen entrenatzaile gisa balio dezake.

Frantsesez, Duo "chouette" bat da.

Historia aldatu

Proiektua 2009ko amaieran hasi zen Pittsburghen, Carnegie Mellon Unibertsitateko irakaslea Luis von Ahn (reCAPTCHA sortzailea) eta Severin Hacker lizentziatua eta, ondoren, Antonio Navas, Vicki Cheung, Marcel Uekermannekin batera garatu zen. Berenen Meeder, Héctor Villafuerte eta José Fuentes.

Negozio eredua aldatu

Hizkuntzak ikasteko Duolingoko funtzio gehienak doakoak dira, baina aldizka publizitatea du, bai aplikazio mugikorretan bai web nabigatzailean erabiltzaileak harpidetza-kuota ordainduta ezaba dezakeela.[2][3] Ezaugarri horrek, ‘Duolingo Plus’ izenekoak, hainbat onura ditu, hala nola bihotz mugagabeak, maila-jauziak eta aurrerapen-probak. Hasieran, jendetzaren (crowed sourcing) negozio-eredu bat erabiltzen zuen, non edukia erakundeetatik zetorren (CNN eta BuzzFeed), Duolingori itzulpenengatik ordaintzen zioten.[4] 2021ean Duolingok konfiantza handia zuen boluntario komunitarioetan, hizkuntza-ikastaroak doan egiteko.

Duolingok milioi bat dolarreko diru-sarrera izan zuen 2016. urtean, $13 milioi 2017an,[41] $36 milioi 2018an,[52], eta 2019an $86 milioi izatera iritsi zen. [53] 2017. urteko irailean, Forbesek jakinarazi zuen Duolingok bere diru-sarreren %50 iragarkietatik jasotzen zuela, app-erosketetatik %48, eta Duolingo English Testetatik %2 lortzen zuela.[5] 2019ko uztailean jakinarazi zuten Duolingoko erabiltzaileen %1,75ek baino ez zuela ordaintzen iragarkirik gabeko bertsioa.[6] 2020ko apirilean, milioi bat harpidedunek ordaintzen zuten Duolingon.[7]

Hizkuntza inkubagailua aldatu

Hizkuntza-ikastaro trinkoak zuzenean gehitu ordez, 2013ko maiatzaren 29an iragarri zuten hizkuntza-ikastaro berriak eraikitzeko eko beharrezko tresna komunitarioak sortuko zirela. Horrela hizkuntza berriak eta beste adituak eta jendea gogotsu bultzatu nahi zituzten. Horren ondorioz, 2013ko urriaren 9an martxan jarri zen Hizkuntza-inkubagailua (Language Incubator).[8] Horrela komunitateari lagundu nahi zioten hizkuntza-ikastaroen eraikuntza bizkorrean, baita hizkuntza hilak (latina adibidez) edo baliabide gutxikoak (euskara bezala) babestu ere nahi zuten. Duolingo erkidegoaren bitartez, erabat burututako lehen ikastaroa Inkubagailuaren bitartez ingelesa ikastekoa izan zen errusieraz mintzatzen diren hiztunentzat, 2013ko abenduaren 19an bertsiora plazaratu zena. Horrela, 40 ikastaro baino gehiago egin dituzte, guztira. Inkubagailuaren web-orri ofizialean eska daiteke ikastaro baten eraikuntzan parte hartzeko. Duolingoen arabera, hiru baldintza baino ez dira behar parte hartu ahal izateko: elebiduna, konprometitua eta sutsua izan behar da. Webguneak eskatzaileak sortutako testu elebidunak eskatzen ditu hizkuntzarekin duen trebetasuna egiaztatzeko.

Hizkuntza ikastaroak aldatu

Alemanezko bertako hiztunentzako ikastaroak aldatu

Arabiera jatorrizko hiztunentzako ikastaroak aldatu

Euskarazko ikastaroak aldatu

Oraindik ez (baina laster egon daiteke).

Gaztelaniazko bertako hiztunentzako ikastaroak aldatu

Katalanez mintzatzen direnentzako ikastaroak aldatu

Oraindik ez (baina laster egon daiteke).

Katalana ikas daiteke espainieratik baina katalenetik oraindik ezin da beste hizkuntzarik ikasi.[9]

Ingeles hiztunentzako ikastaroak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Aretxaga @bekereke, Aitor. «Hizkuntzak ikasiz Internet itzultzeko ekinaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  2. «Forum - Duolingo» forum.duolingo.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  3. (Ingelesez) Olson, Parmy. «Crowdsourcing Capitalists: How Duolingo's Founders Offered Free Education To Millions» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  4. (Ingelesez) Duolingo. 2021-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  5. (Ingelesez) Ramirez, Elaine. «Duolingo Is Launching A Korean Course To Cash In On Asia's Booming Language Market» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  6. (Ingelesez) Adams, Susan. «Game of Tongues: How Duolingo Built A $700 Million Business With Its Addictive Language-Learning App» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  7. www.bizjournals.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  8. «Duolingo» incubator.duolingo.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  9. «Duolingo, hizkuntzak ikasteko aplikazioa, orain katalana ikasteko ere bai» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu