Dultzino (1250-1307), baita Frai Dultzino edota Dultzino Novarakoa izenez ezaguna ere, italiar fraide eta buru erlijiotsu bat izan zen, Gerardo Segarelli italiar fraidearen ondorengoa eta haren milenarismoaren jarraitzailea, Apostuluar Anaiak edo Dultziniar talde erlijiotsuaren sortzailea izan zen (italiera Fraticelli Apostolici).

Dultzino

Bizitza
JaiotzaPrato Sesiac. 1250
BizilekuaGardako aintzira
HeriotzaVercelli1307ko ekainaren 1a (56/57 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: sutan errea
Familia
Bikotekidea(k)
Jarduerak
Jarduerakpredikaria
Mugimenduamillennialism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Apostolic Brethren (en) Itzuli
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Munduaren Amaiera hurbil zegoela eta Espiritu Santua eta Apostuluen munduratzea berehalakoa izango zela predikatu zuen. Taldeak kristautasunaren jatorrira itzuli behar zela, erabateko txirotasuna eta apaltasuna predikatu eta aberatsak hiltzen hasi zenean, Eliza Katolikoarentzat desegokia bilakatu zen, hortaz Klemente V.a aita santuak taldea sekta izendatu eta Inkisizioari haien aurkako gurutzada ekiteko agindu zion. Dultzino atzemana, torturatua eta bizirik errea izan zen.