Dual (eskultura)

1936ko Gerrako biktimei oroigarria, Donostian

Dual izeneko eskultura Espainiako Gerra Zibileko errepresioak Donostian eragindako hildakoak ohoratzeko oroigarri bat da, Donostiako Ijentea kalean dagoena, Goikoa Jauregiaren aurrean.

Dual (eskultura)
Jatorria
Sorrera-urtea2014
Ezaugarriak
Materiala(k)altzairua eta metakrilatoa
Dimentsioak192 (altuera) × 496 (zabalera) × 153 (sakonera horizontalean) cm
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′19″N 1°59′11″W / 43.32181757°N 1.98640913°W / 43.32181757; -1.98640913
Map
Ikuspegi orokorra.

Amaia Mateos eta Tomás Villanueva arkitektoek diseinatutako lana da[1]. Altzairuz eta metakrilatoz egindako lana da eta frankistek fusilatutako pertsonak oroitzeko 400 zulo dauzka (400 lagun inguru izan baitziren). Eskulturaren azpiko aldean idulkia du, bertan, fusilatuak izan zirenen izen-abizenak zerrendatuta.

2014ko maiatzaren 31n inauguratu zen. Harrezkero, oroitzapen ekintza seinalatuak egiteko aukeratzen da toki hau Donostian[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La memoria de los fusilados ilumina la historia de Donostia» GARA 2014-05-31 (Noiz kontsultatua: 2019-07-22).
  2. «Dual - Esculturas en San Sebastián» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-22).

Kanpo estekak aldatu