The Legend of the 7 Golden Vampires
The Legend of the 7 Golden Vampires (euskaraz 7 Urrezko Banpiroen Kondaira) 1974ko Roy Ward Baker ingeles eta Chang Cheh txinatar zinema zuzendarien arte martzial eta beldurrezko filma bat da. Peter Cushing, John Forbes-Robertson, David Chiang, Robin Stewart eta Julie Ege aktoreek antzeztu zuten.
The Legend of the 7 Golden Vampires | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1974 | |||
Jatorrizko izenburua | The Legend of the 7 Golden Vampires | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, fantasiazko filma, martial arts film (en) ![]() ![]() | |||
Iraupena | 83 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Dracula (en) ![]() | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Drakula | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Roy Ward Baker (en) ![]() Chang Cheh (en) ![]() | |||
Gidoigilea(k) | Don Houghton (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Peter Cushing (Abraham Van Helsing) John Forbes-Robertson (Drakula kondea) David Chiang (en) ![]() Robin Stewart Julie Ege (en) ![]() Lau Kar-wing (en) ![]() Fung Hak-On (en) ![]() Shi-Kwan Yen (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Don Houghton (en) ![]() Runme Shaw (en) ![]() Run Run Shaw (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Hammer Film Productions Shaw Brothers Studio (en) ![]() | |||
Edizioa | Chris Barnes (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | James Bernard | |||
Argazki-zuzendaria | John Laurence Wilcox (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Qing dinastia | |||
ikusi
| ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Hammer Film Productions ingeles ekoiztetxeko urrezko aroko filma bat da, beldurrezko zinema eta kasu honetan Drakula pertsonaia eta txinatar banpiroak arte martzialekin batera uztartu zituen, Txinan girotu zelarik.
ArgumentuaAldatu
1804ean Urrezko Zazpi Banpiroen kultuko zaindariak Drakulari laguntza eskatzeko Txinatik Transilvaniara doa, baina hark lagundu beharrean zaindariaren gorputza bereganatu eeta hartan txinatar gisa gorpuztukoda. Jada 1904ean, Van Helsing irakaslea Chongqingo unibertsitatean irakasle sinisgaitzen txantxen artean banpiroei buruzko kondairen irakasgaia irakasten dabil. Baina guzti haien artean banpiroei buruzko kondairetan sinisten duen ikasle bat bada, Hsi Ching izeneko ikaslea, gazte hau mendien artean isolatuta dagoen Ping Kwei herrixkakoa da, herrixka honetako biztanleak banpiro sekta batek erabat izutuarazia eta menperatua dauka, hain zuzen ere, Urrezko Zazpi Banpiroak, zein ala zein zital eta beldurgarriagoak. Ikasleak Van Helsing espedizio bat antolatu eta banpiroak akatzeko konbentzituko du, honela herrixka madarikazio hartaz askatuz. Espedizioa alargun aberats batek diruz lagunduko du, eta ikasle txinatar gaztea eta arte martzialetan adituak diren bere anaiak eta mendebaldeko zenbait kidek ere osatuko dute. Honela bada, herrixkara bidean ipiniko dira.
AktoreakAldatu
- Peter Cushing: Lawrence Van Helsing irakaslea
- John Forbes-Robertson: Drakula kondea
- David de Keyser: Drakularen ahotsa (krediturik gabe)
- Robin Stewart: Leyland Van Helsing
- Julie Ege: Vanessa Buren
- David Chiang: Hsi Ching
- Shih Szu: Mai Kwei
- Shen Chan: Kah apaiz gorena/Drakula gorpuzten den gizakia
- Robert Hanna: britainiar kontsula
Kanpo estekakAldatu
- The Legend of the 7 Golden Vampires filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Legend of the 7 Golden Vampires filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)