Dorothea Pertz

britainiar botanikaria

Dorothea Frances Matilda "Dora" Pertz (Londres, Erresuma Batua, 1859ko martxoaren 14aCambridge, 1939ko martxoaren 6a) britainiar botanikaria izan zen.[1] Bost lan idatzi zituen Francis Darwinekin, Charles Darwinen semearekin. Londresko Linneana elkarteko kide hautatu zuten, eta afiliazio 'betea' zuten lehen emakume onartuen artean zegoen.

Dorothea Pertz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDorothea Frances Matilda Pertz
JaiotzaLondres1859ko martxoaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaCambridge1939ko martxoaren 6a (79 urte)
Hobiratze lekuaBrookwood Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaGeorg Heinrich Pertz
Hezkuntza
HeziketaNewnham College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, fisiologoa, unibertsitateko irakaslea, zientzia idazlea eta ilustratzailea
Jasotako sariak

Landare-fisiologian aditua izan zen, eta lan garrantzitsuak egin zituen Veronica generoko landareen loreen kolorearen herentziari buruz.[2]

Biografia aldatu

Dora Londresen jaio zen, 1859ko martxoaren 14an, Georg Heinrich Pertz-en eta haren bigarren emaztearen, Leonora Horner-en alaba zen. Amaren aldeko aitona, Leonard Horner, intelektual aurrerakoia zen eta darwinismoaren jarraitzaile sendoa, bere bizitzako gertaera nabarmena. Emakumeak ongi heziak eta intelektualki aktiboak ziren familia batean hazi zen; izebetako bat Katharine Murray Lyell botanikaria zen eta Charles Lyell koinatuaren biografoa ere izan zen.[3]

Familia-loturen bidez, naturazale asko ezagutu zituen, Darwin barne. Ia gaztaro osoa Berlinen eman zuen, aita Errege Liburuzaina baitzen, baina Ingalaterra bisitatzen zuten urtero. 1876an aita hil ondoren, Pertz Florentziara joan zen amarekin. Geroago Ingalaterrara itzuli zen eta 1882an Cambridgeko Newnham Collegen onartu zuten. Italian urtebete eman zuen, 1884an Cambridgera itzuli aurretik. Eta, urte hartan, Natur Zientzietako Tripo ikastaroetan parte hartu zuen, botanika barne, eta klase-ohoreak lortu zituen. Emakumeei gradu-tituluak lortzen utzi ondoren, 1932an lortu zuen bere MA.

Lan ibilbidea aldatu

Ondoren, landare-fisiologiari buruzko ikerketei ekin zien, Francis Darwin unibertsitateko irakurlearen begiradapean.[4] 1892tik 1912ra bitartean, bost lan argitaratu zituzten elkarrekin;[5] denboraldi horretan, William Batesonekin ere lan egin zuen, eta Veronica izeneko herentziari buruzko lana argitaratu zuten, batera.[5] Beste bi lan ere egin zituen, berak bakarrik. 1905ean, Londresko Linneana Elkarteko kide hautatu zuten, kide oso gisa onartutako lehen emakumeen artean, baina ez zuen parte hartu emakumeen kidetasuna defendatzen zuen mugimenduan. Darwin erretiratu ondoren, Frederick Blackmanek Pertz animatu zuen ehun meristematikoan ikerketak egitera, baina haziak ernetzen urtebete eman ondoren, emaitzak ez ziren erabakigarriak izan. Ikerketa bertan behera utzi zuen, beharbada etsipenez, nahiz eta Agnes Arber botanikariak esan zuen: "Onartu zuen XX. mendeko landare-fisiologia oso lerro desberdinetan garatzen zela, eta berak heziketan jaso ez zuen matematika-, fisika- eta kimika-ulermena eskatzen zuela."[6]

Indexazioa aldatu

Pertzek ikerketari uko egin ondoren, Blackman-ek iradokita, landare-fisiologiari buruzko literatura alemanaren indexazioan lan egin zuen, Biochemische Zeitschrift eta Zeitschrift für Physiologische Chemie aldizkariak barne. Nahiz eta lana zaila izan, 1935. urtera arte osatu zuen indizea. 1923tik 1936ra irudiak eman zizkion Edith Rebecca Saunders lagunari, anatomia floralean, eta oso errespetatuak izan ziren bai lanak bai irudiak. Pertzek lan handia egin zuen, ad honorem, zientziarekiko grinarengatik, eta inoiz ez zuen kontratu formalik izan Newnhamen edo unibertsitatean. [7] Karitate-lanak ere egin zituen, masajista jardun zuen Cambridgeko ospitale batean, lehen mundu-gerran.

Hainbat urtez gaixo egon ondoren, Dora 1939ko martxoaren 6an Cambridgen hil zen. Brookwood Hilerrian erre eta lurperatu zuten.

Lana aldatu

Argitalpen batzuk aldatu

Ordena kronologikoaren arabera:
  • Pertz, Dorothea F. M.. (1884). On the disposal of the nutlets in certain labiates. 1 London, 8 or..: 8. reprinted
  • De Pertz, Dorothea F. M. (1894ko urria). Pertz, Dorothea F. M.. (1894ko urria). «On the disposal of the nutlets in certain labiates» Natural science (London) 5. (32).[8]
Eta Francis Darwinekin:

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Pertz, Dorothea Frances Matilda [Dora (1859–1939), botanist»] Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-58481. (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  2. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2018-01-17). «La consolidación de la genética y su deuda con las científicas» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  3. (Ingelesez) Arber, Agnes. (1939-04). «Miss Dorothea F. M. Pertz» Nature 143 (3623): 590–591.  doi:10.1038/143590a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  4. El hijo de Charles Darwin.
  5. a b Free access to the following papers by the Darwins. Oxford Journals.
  6. Arber, Agnes. (8 de abril de 1939). «Miss Dorothea F. M. Pertz» Nature 143 (3623): 590–591.  doi:10.1038/143590a0..
  7. a b Creese & Creese 2000.
  8. United States Department of Agriculture Library. Issues. 38–44, 133 or..

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu