Dornacheko gudua

Dornacheko Gudua» orritik birbideratua)

Dornacheko gudua, Mulhouseko bigarren gudua izenarekin ere ezagutua[1], 1914ko abuztuaren 19an gertatu zen gatazka militar bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren hasierako egunetan zehazki. Gudu honetan alemaniarrak frantziarren kontra borrokatu ziren. Dornach Mulhousetik bi kilometrotara dagoen herri bat da.

Dornacheko gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea Lehenengo Mundu Gerran
Frantziar unitateen kokapena 1914ko abuztuaren 19an.
Data1914ko abuztuaren 19a
LekuaDornach
Koordenatuak47°45′N 7°19′E / 47.75°N 7.31°E / 47.75; 7.31
EmaitzaFrantziarren garaipena
Gudulariak
 Frantzia  Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Frantzia Louis Bonneau
Frantzia Robert Nivelle
Alemaniar Inperioa Josias von Heeringen

Aurrekariak aldatu

1914ko abuztuaren 7an hasitako XVII Planaren garapenaren testuinguruan kokatuta, Bonneau jeneralaren tropak Mulhousen sartu ziren izen bereko guduaren ondoren. Hala ere, abuztuaren 10ean alemaniar XIV. eta XV armada gorputzek egindako kontraeraso batek hiritik kaleratu zituen frantsesak.

Gertaera aldatu

Abuztuaren 18an, tropa frantziarrek berrabiarazi zuten bere ofentsiba. Alemaniarrak eta frantziarrak aurrez aurre topatuko ziren hurrengo goizean Dornachen.

Mulhouseko auzo berri honetan etxe txiki, lorategi, horma eta estalki asko zeuden eta hauek alemaniarrei frantziarren erasoa gelditzea asko erraztu zien. Frantziar aurrerapena are gehiago moteltzeko, alemaniarrek hari elektrifikatuak ezarri zituzten kale gehienetan. Hariei aurre egiteko Nivelle koronelak, gerran aurrerago ezaguna egingo zena, artilleria bonbardaketa handi bat agindu zuen eta hainbat etxe suntsitu zituen honen ondorioz.[2]

Abuztuaren 19ko 17: 00ak aldera frantziar unitateek atzera egitera behartuta egon ziren eta Mulhouse harrapatu gabe geratu ziren. Alemaniarrek egindako babesa zeharka ezina zen eta ehunka hildako eta zauritu jaso zituzten egun bakar batean.

Ondorengoak aldatu

Frantziar unitateek abuztuaren 25ean Muhousetik hurbil zeuden mendixketatik alde egin zuten bigarren aldiz eta handik 1918an gerra amaitu arte frontea egonkortuko zen. 1918ko azaroaren 17an, gerra amaitu eta 6 egun geroago, Hirschauer jeneralaren tropara garaileak Mulhousen sartu ziren.

Oharrak eta erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

  • Mugen gudua
  • 1914ko Frantziako mobilizazioa
  • 1914ko Alemaniako mobilizazioa

Kanpo estekak aldatu