Dontzeila laranja (Melitaea didyma) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da. Nymphalidae familiako tximeleta bat da.

Dontzeila laranja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaMelitaeini
GeneroaMelitaea
Espeziea Melitaea didyma
Esper, 1778
Datu orokorrak
Ostalariaplantain, Veronica, Verbascum, Stachys eta Valeriana

Banaketa aldatu

Europan erdi eta hegoaldean aurkitzen da, Afrikan Mediterraneoko kostaldean eta Asian Ekialde Hurbilean, Erdialdeko Asian, Txinan eta Mongolian aurkitzen dugu[1].

Deskribapena aldatu

Imagoa aldatu

Tamaina ertaineko tximeleta da, 30-42 mm-ko hegal zabalera dituena. Kolore laranja biziko tximeleta da, orbain marroi ilunak hainbat lerro osatuz dituena. Lerro ilun horien kopurua eta zabalera aldakorra da aletik alera[2]. Emeak handiagoak izan ohi dira eta kolore laranja ahulagoa dute, marroiz edo grisez estaliak batzutan[3].

Azpialdean aurreko hegalak laranjak dira eta atzekoak zuriak lerro laranjekin.

Azpiespeziea aldatu

  • Melitaea didyma didyma (Esper 1778)
  • Melitaea didyma ambra Higgins, 1941
  • Melitaea didyma elavar Fruhstorfer, 1917
  • Melitaea didyma kirgisica Bryk, 1940
  • Melitaea didyma neera Fischer de Waldheim, 1840
  • Melitaea didyma occidentalis Staudinger, 1861
  • Melitaea didyma turkestanica Sheljuzhko, 1929[4]


Beldarra aldatu

Gorputzez zuria eta laranja da eta ile mototsez estalita du.

Bizi zikloa aldatu

Negua beldar gisa igarotzen du eta martxotik urrira ikusten da tximeleta. Bi edo hiru belaunaldi ere izan ditzake urte berean.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Melitaea» ftp.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  2. «GRANADA NATURAL Melitaea didyma (anverso-macho)» granadanatural.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  3. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Doncella tímida. Melitaea didyma» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  4. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman funet izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak aldatu