Alde Zaharra (Doneztebe)

Doneztebeko multzo historikoa
Doneztebeko Alde Zaharra» orritik birbideratua)

Doneztebeko Alde Zaharra Nafarroako Doneztebe udalerriko herrigunea edo alde zaharra da. 1982an Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Doneztebeko Alde Zaharra
 Euskal Herria
Doneztebeko herrigunearen ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaDoneztebe
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°07′53″N 1°40′14″W / 43.1313°N 1.6705°W / 43.1313; -1.6705
Demografia

Ondasun nabarmenak aldatu

Eraikinak aldatu

  • Doneztebeko pilotalekua
  • Doneztebeko udaletxea: Udalaren egoitza da.
  • Erraztunea etxea: Gaur egun hutsik dago baina garai batean hemen ospe handiko Joaquín Larregla musikagile nafarra (1865-1945) bizi izan zen, pianorako Viva Navarra jota konposatu izanagatik ezaguna.
  • Jauregi etxea: XVIII. mendeko etxea da eta kanpoaldean Bertiz eta Ezpeleta abizenen armarriak agertzen ditu. Bere paretan Doneztebetik hainbat hiritara dagoen distantzia ikus daiteke, baita udalerriaren itsasoaren gaineko altuera ere.
  • Merkatarien kaleko etxe gotikoa: XV. mendearen bukaeran Donezteben hainbat dorretxe eraiki ziren. Hau da bere jatorrizko egoera hobekien mantendu duena.
  • San Pedro eliza: XVI-XVIII. mendeen artean eraikia.

Kaleak aldatu

Plazak aldatu

  • Plaza Txikia: Bertatik etxe gotikoa (zaharberritua) eta elizako dorrea ikusten ahal ditzazkegu.
  • Portalea: Plaza honetan, San Pedro festetan Trapatan izeneko dantza egiten da. Bertako dantza da, eta neska-mutilek parte hartzen dute. Banderaren dantza ere plaza honetan egiten da.

Irudi-galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu