Donetsk eta Luhanskeko 2022ko ebakuazioa

2022ko Donetskeko eta Luhanskeko ebakuazioa Luhanskeko Herri Errepublikako eta Donetskeko Herri Errepublikako egoiliarren ebakuazio masiboari dagokio, Errusiako Federaziora, 2022ko otsailetik aurrera. Horrekin Ukrainak erangidako erasoetatik populazio babestu omen nahi zuten.[1][2]

Donetsk eta Luhanskeko 2022ko ebakuazioa
Motaebakuazio
Honen parte daErrusia-Ukraina krisia (2021-2022)
Denbora-tarte2022ko otsailaren 19a - 
HerrialdeaDonetskeko Herri Errepublika eta Luhanskeko Herri Errepublika

Ebakuazioa aldatu

2022ko otsailaren 18an, Denis Pushilin Donetskeko Herri Errepublikako buruzagiak iragarri zuen herritarrek Errusiara ebakuatu behar zutela Ukrainaren eraso mehatxuaren ondorioz. Geroago, Leonid Pasechnik, Luhanskeko Herri Errepublikako buruzagiak, gauza bera egin zuen eta biztanleria zibila Errusiara eramango zutela iragarri zuen. Ukrainak, ordea, ukatu egin zuen bi errepubliken aurkako erasoaldia hastearen akusazioa. Ebakuaziorako lehen trena otsailaren 19an abiatu zen Errusiara. Errusiako Larrialdi Egoeren Ministerioaren arabera, Donbasseko 50.000 ebakuatu Errusiara iritsi ziren ebakuazioa iragarri eta lehen bi egunetan.[3]

Ukrainako agintariek jakinarazi zuten Donetskeko eta Luhanskeko pertsona gehienek ez zutela etxetik alde egin. Pertsona batzuk beldurragatik joan ziren, ez ukrainar erasoaldi baten salaketengatik esan zuten.[4] Dmitri Peskovek, Vladimir Putin Errusiako presidentearen prentsa idazkariak, esan zuen ez zuela informaziorik Donetskeko Herri Errepublikan gertatzen ari zenaz.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu