Done Jakue Apostoluaren eskua

Done Jakue apostoluaren eskua XII. mendean Matilda enperatrizak Ingalaterrara eramandako erlikia kristau bat da, ezker esku bat, egoera momifikatuan gordea, ustez Jakue apostoluarena.[1][2]

Done Jakue Apostoluaren eskua
Historia
Kokapena
KokapenaRoman Church Of St Peters (en) Itzuli eta Reading Abbey (en) Itzuli
Honen parteDone Jakue
St Peter's Church, Marlow: hemen gordetzen da erlikia.

Historia aldatu

Veneziako 8. mendeko testu batzuetan aipatua omen da, eta geroago, Sakro Inperioko enperadoreen jabetza izan zen. Horietako batek, Henrike V.ak, alabaren dotearen parte gisa bidali zuen Matildarekin Ingalaterrara erregina bihurtzeko bidali zuenean. Matildak Ingalaterrako Readingeko Abadiaren esku utzi zuen erlikia; ondoren, bere semearengandik hasita, Plantagenet dinastiaren agintea hasi zen.[3]

1539an, Ingalaterrako erreforma protestante eta anglikanoarekin, monasterioen disoluzioa gertatu zen (eta era berean, santuen erlikien gurtza katolizismoaren estigma gisa markatua geratu zen), eta Readingeko monje ingelesek eskua ezkutatu egin zuten burdinazko kutxa batean, Abadiaren paretetan. Langile batzuek indusketa batean aurkitu zuten 1786an eta Readingeko Museora eraman zuten. 1840an J. Scott Murrayri saldu zioten, eta Danesfieldeko bere etxean jarri zuen kapera pribatuan. 1882an hil ondoren, Marloweko San Pedro eliza katolikora eraman zuen, gaur bertan han gordetzen delarik.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Mummified hand of St James is returned» Reading Chronicle 2011-07-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  2. (Ingelesez) «Mummified hand of St James is returned» Reading Chronicle 2011-07-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  3. Jones, Dan. (2012). «Hunt for a heir» The Plantagenets: the kings who made England. HarperPress ISBN 978-0-00-747973-3. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  4. Living the History: Empress Matilda and the Hand of St. James, accessed September 2017

Kanpo estekak aldatu