Ireki menu nagusia

Domenico Fontana (Melide, Ticino, 1543 - Napoli, 1607ko ekainaren 28a) suitzar jatorriko arkitekto eta hirigilea izan zen. Berantiar Pizkundean Erroma eta Napolin lan egin zuen.

Domenico Fontana
Domenico Fontana.png
Bizitza
Jaiotza Melide, 1543 (egutegi gregorianoa)
Heriotza Napoli, 1607 (63/64 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Ikaslea(k) Carlo Maderno
Girolamo Rainaldi
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, margolaria, eskultorea, hirigilea eta ingeniaria
Lantokia(k) Erroma
Lan nabarmenak San Luigi dei Francesi
Kirinal jauregia
Laterango jauregia
Napoliko Palazzo Reale
Jauregi Apostolikoa
Villa Sforzesca
Jasotako sariak
Mugimendua manierismoa
Santa Maria Maggioreko Kapera Sixtinoa (Erroma)

Sixto V.a aita santu zela (1585-1590), arkitekto ofiziala izan zen. Kapera Sixtinoa eraiki zuen Santa Maria Nagusian eta Laterango jauregiaren aurrealdea jaso zuen (1587). Sixto V.a hil eta gero, Napolira joan zen. Bertan, Errege jauregia eraiki zuen (1600-1602). Haren estiloak, Michelangelo eta Vignola oinarritzat hartuz, bidea zabaldu zion Maderno eta Berniniren eraikitzeko moduari.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domenico Fontana