Dolors Prat Coll

Anarkosindikalista eta feminista

Dolores Prat eta Coll, (Ripoll, 1905eko martxoaren 8a. Toulouse, 2001eko irailaren 12a) lider anarkosindikalista izan zen, La pequeña Montseny[1] izenarekin ezaguna.

Dolors Prat Coll
Bizitza
JaiotzaPlanoles1905eko martxoaren 8a
Herrialdea Frantzia
 Espainia
HeriotzaTolosa Okzitania2001eko irailaren 12a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakanarkosindikalista, aktibista, sindikalista eta politikaria
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala
Izengoitia(k)La pequeña Montseny, La indomable eta Dolorès Prat

Biografia aldatu

Ripollen jaio zen, Girona probintzian, Mariaren eta Josepen alaba zen eta lau neba-arreba zituen: Joan, Pepet, Clara eta Rita. Baliabide gutxiko familia zen. Aita eskorga-gidaria zuen. Ama zazpi urte zituela hil zen.

Moja-eskola batean josten ikasi zuen, eta ondoren udal-eskolan jarraitu zuen. Zortzi urte zituela, familia zaintzeko ardura hartu zuen, batez ere Clara ahizpa gor-mutuarena. Hamabost urte zituela, Ripolleko Agafallops (Colonia Botey) ehungintza-enpresan hasi zen lanean, eta, handik gutxira, Lanaren Konfederazio Nazionalean (CNT) sartu zen, zortzi orduko lanaldia izateko eskubidearen aldeko grebetan nabarmen borrokatuz.[2]

1936tik 1939ra bitartean, Ripolleko Ehungintza Sindikatuko fabrika-saileko idazkari-postua lortu zuen, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren ideal feministak gauzatuz.[3] Bere izaeragatik ezaguna zen 'La indomable' ezizenarekin eta 'La pequeña Montseny' izenarekin, Federica Montseny lider anarkista,Espainian Ministerio batera iritsi zen lehen emakumea gogoan.[1]

1939an, Gerra Zibila amaitu eta errepresalia frankisten beldur zela, Dolors Prat Frantzian erbesteratu zen Clara ahizparekin eta Carlos Fernández Medrano bost urteko haurrarekin, Madrildik etorritako errefuxiatua, etxean hartua zuena. Magnac-Laval zelaian sartu zituzten, Limogesetik gertu.

1940ko otsailean, Frantziako gobernuak agindu zuen Espainiara itzul zitezela gizonezko senide bat lagun ez zuten emakume eta haurrak. Madrilgo familiak erreklamatu zuen umea, eta Prat eta haren ahizpa Ripollera itzuli ziren. Atxiloketaren beldur, ihes egin eta Bartzelonan ezkutatuta bi hilabete pasatzea lortu zuen.

1940ko maiatzaren 15ean, oinez itzuli zen Frantziara, Prats de Mollótik Pirinioak klandestinoki zeharkatuz. Pradesko harrobi batean aurkitu zuen lana, eta bi urte baino gehiago eman zituen paperik gabe, lan astunak eta gaizki ordainduak egiten. Geroago Tolosan jarri zen eta han bere egoera erregularizatu ahal izan zuen. José Marínekin bizi izan zen eta, azkenean, bi seme-alaba izan zituen: Progreso (1943) eta Floreal (1947). Urte luzez, CNTko tokiko federazioko idazkaria eta Nazioarteko Elkartasun Anarkistako (SIA) militantea izaten jarraitu zuen. Tolosan 1968ko Frantziako maiatzeko grebetan parte hartu zuen. Kataluniara itzuli zen batzuetan, senideak eta lagunak bisitatzera.

Bizitza osoan zehar bizirik mantendu zituen idealak, borrokak eta aldarrikapenak, eta 91 urte zituela ere agiririk gabeko etorkinen alde agertu zen. Tolosan hil zen 2001eko irailaren 12an 97 urte zituela.[4]

Aintzatespenak aldatu

  • 1986an, Lisa Berger eta Carol Mazer zuzendari iparramerikarrek Prat elkarrizketatu zuten, beste anarkosindikalista ezagun batzuekin batera, De toda la vida dokumentalean. Gerra zibilean emakume langile eta libertarioen eguneroko bizitza erakusten du dokumentalak, eta Emakume askeak, anarkosfeminismoaren erreferentea, erakundeaz hitz egiten du.[5][6] Dokumental horren ondorioz, Ken Loach zuzendari britainiarra Lisa Berger-ekin harremanetan jarri zen Tierra y Libertad filmean girotzeko laguntza emateko.[7]
  • 1997an, Lisa Berger-ek 25 minutuko Camino de la libertad dokumentala aurkeztu zuen gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Pratek azaldu zuen Frantziara joan ziren milioi erdi pertsonaren exodoa, inprobisatutako eremuetan nola barneratu ziren eta erbestean bizitzeak zer zigor zituen.[8] Urte horretan bertan, Pratek Vivir la utopía Juan Gameroren dokumentalean ere parte hartu zuen.[9]
  • Dolorsen semeak, Progreso Marín irakasle espainiarrak, historialariak, poetak eta idazleak, 2002an Une vie pour la liberté biografia argitaratu zuen, bere amaren memoria bizi bat, 2007an katalanera itzulia, eta Exilés espagnols, la mémoire a vif. Bi liburuak La Junquerako Erbestealdiaren Oroimenezko Museoan aurkeztu zituen autoreak eta Jordi Guixé historialariak 2008ko urriaren 4an.[10][11]Progresio Marin 2016ko uztailaren 5ean hil zen.[12]
  • Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuak Emakumearen Idazkaritza eratu zeneko hogeita hamar urteak ospatu zituen La Dolors liburua eta Emakume Sindikalisten erakusketa aurkeztuta.[13]
  • 1996. urtetik, urtero pertsona talde batek oinez egiten du Ripoll eta Prats de Molló arteko ibilbidea, Dolors Praten oroimenez.[14]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu