Doctor Doom edo Victor Von Doom, Marvel Comics komiki argitaletxearen superetsai nagusinietako bat da. Stan Lee eta Jack Kirbyk sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Fantastic Four komiki liburuaren 5. zenbakian agertu zen (1962ko uztaila). Kapusaia eta gorputz osoa, aurpegia barne, estaltzen dion armadura batez agertu ohi da.

Doctor Doom
Marvel Unibertsoa eta Earth-616 (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaStan Lee eta Jack Kirby
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
JaiotzaLatveria (en) Itzuli
HerrialdeaLatveria (en) Itzuli
Sexuagizonezkoa
Garaiera1,82 m
Pisua102 kg
Jardueraagintaria
abenturazalea
Aztia
Ilearen koloreagaztaina-koloreko ile
Familia
AmaCynthia von Doom
Bikotekidea(k)Morgan le Fay (en) Itzuli
Scarlet Witch
Seme-alabak
Senideak
Bestelakoak
EtsaiakLau Izugarriak, Squirrel Girl (en) Itzuli, Mephisto (en) Itzuli, Silver Surfer (en) Itzuli, Galactus, Invisible Woman, Human Torch, Mister Fantastic, Thing eta Dreadknight (en) Itzuli

Latveria fikziozko herrialdeko romania herriaren komunitate batean jaio eta hazi zen. Behin AEBetara ikastera joan eta Reed Richards antagonista ezagutuko du. The Avengers, Silver Surfer, Lau Izugarriak, X-Men, Spider-Man eta Daredevil superheroien etsai porrokatua da.

Bere ahalmenen artean honakoak daude: jenio baten intelektua; teknopatia; energiaren absorzioa eta proiekzioa, mistizismo iluna eta sorginkeria bidezko gogo transmisioa eta deabru inbokazioa; armadurak honako ezaugariak ematen dizkio: naturazgaindiko indarra eta iraunkortasuna; eskularruetan lasarrak eta lehergailuak; bota-suzirien bidez hegan egin; indar-eremuen sorrera; goi tekonologiako armak eta gailuak.

Zinema aldatu

Zineman Joseph Culp , Julian McMahon eta Toby Kebbell aktoreek antzeztu dute.