Dobres
Dobres Kantabriako Vega de Liébana udalerriko herri bat da. Bertara, herriburua den La Vegatik iristen da, CA 894 errepidetik, honen amaieran Cucayo izeneko auzoa dagoelarik, Dobresena dena. Herriburua eta Dobresen artean bederatzi kilometro eta hirurehun metroko distantzia dago. Dobres 936 metroko altueran dago, mendi handi baten aurpegietako batean. 86 biztanleak (2008ko INEa), bi auzotan banatzen dira: Dobres bera, 39 biztanlerekin, eta Cucayo, 47rekin. Herriko mendiak esplotatzen dituen auzo batzorde propioa du. Multzo Historiko bezala izendatua dago bere interes urbanistiko eta etnografikoagatik. Herri arkitekturako zenbait adibidez gain, herrian armarridun bi etxetzar noble eta San Mames eliza ikus daitezke.
Dobres | |
---|---|
gune populatua | |
[[Fitxategi:![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | Kantabria |
Posta kodea | 39575 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′48″N 4°38′32″W / 43.063333333333°N 4.6422222222222°W |
![]() | |
Altuera | 936 |
Demografia | |
Metropolia | Vega de Liébana |

Aipaturiko etxetzarretako batek, lehen solairuko leihoen mailan, ezkerretik eskuinera Bedoya, Corral eta Salceda abizenen hiru armarri ditu. Azken honek "El montañés más valiente/ que con su espada lucida/ al moro quitó la vida/ y se libró de la muerte" idazkuna du. Beste etxetzarrean ere badago Salcedatarren armarri bat idazkun berarekin.
San Mames elizak, oso zaharberritua 1914an, XVI. mendeko sagrario bat eta XVII. mende eta XVIII. mendeko irudi batzuk ditu XIX. mendeko erretaula batzuetan. XVIII. mendean eraikia berari sakristia eransten zaion zabalera bereko laukiluze formako abside batean jarraitutako hiru zatitan banatutako nabe bakarrekoa da. Estalkia gurutzadura gangazkoa da. Barnean XVIII. mendeko Jesusen jaitsiera bat eta 1879an Augusto Manuel de Quesadak eginiko bi margolan daude.