Dizea
Dize, Dizea edo Diké (antzinako grezieraz: Δίκη, Díkê, "justizia"), greziar mitologian, justiziaren pertsonifikazioa da. Hesiodoren arabera, Zeus eta Temisen alaba eta Eunomia eta Eireneren ahizpa. Horetako bat bezala hartzen zen. Erromatar mitologian, bere baliokidea, Iustitia zen.
Dizea | |
---|---|
Horae (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Lady Justice (en) eta Astrea |
Domeinua | justizia |
Familia | |
Aita | Zeus eta Nomos (en) |
Ama | Temis eta Eusebia (en) |
Anai-arrebak | Eunomia eta Eirene |
Dizeak, gizakien ekintzak zaintzen zituen eta aienekoa hurbiltzen zen Zeusen tronura, epaile batek justizia egiten ez zuen bakoitzean. Faltsukeria guztiak gorroto zituen eta justiziaren administrazio jakintsuaren babeslea zen, eta Hesikia, izpirituaren lasaitasuna, bere alaba zen. Sarri, Zeusen laguntzaile ed kontseilari (πάρεδρος paredros edo ξύνεδρος) deitua zen.
Tragedietan, Dizea, bidegabekeria guztiak zorrotz zigortzen dituen jainkosa bat bezala agertzen da, justiziaren mantendua zaintzen du eta bidegabeen bihotzetan sartzen da, beretzat, Aisak eginiko ezpatarekin. Zeregin honetan, Eriniekin estuki lotua dago, bere eginbeharra, bidegabekeria zigortzea ezezik, bertutea saritzea ere baden arren. Dizearen ideia justiziaren pertsonifikazio bezala, perfekzio handiagoz garatzen da Sofokles eta Euripidesen drametan. Zipseloren kutxa gainean, jainkosa eder bat bezala irudikatua izan zen, Adiziagandik (bidegabekeria) esku batekin tiratzen, bestearekin, Adizia jotzeko erabiltzen zuen haga eusten zuen bitartean.
Sarri, Astrearekin nahasten da, hau ere Zeus eta Temisen alaba zena eta justiziaren aurreko jainkosa.