Lotsaizuna (eleberria)

Disgrace» orritik birbideratua)

Lotsaizuna (jatorrizko izenburua ingelesez: Disgrace) John Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarrak argitaratutako zortzigarren eleberria da, jatorriz ingelesez idatzitakoa eta euskaratuta ere dagoena.

Lotsaizuna
Datuak
IdazleaJohn Maxwell Coetzee (1999)
Argitaratze-data1999ko uztailaren 1a
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaDisgrace
ArgitaletxeaHarvill Secker (en) Itzuli
Herrialdea Hegoafrika
Orrialdeak218
ISBN0-436-20489-4
OCLC43554616
Euskaraz
IzenburuaLotsaizuna
ItzultzaileaOskar Arana
Argitaratze-data2004
Orrialdeak284
ISBN84-9783-192-5

Halaber, izen bereko filma zinemaratu zuten 2008an, John Malkovichek pertsonaia nagusiarena egiten duena.

Haria aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Literatura irakasle bat ikasle gazte batekin sexu harremanetan ibili ondoren, salaketa jaso eta unibertsitatetik bota dute. Mendi aldera doa hiria atzean utzita eta han zaintzaile beltz batekin bizi den bere alabarekin bat egiten du. Etxaldean eraso bat jasango dituzte alabak eta aitak gazte beltz batzuek egindakoa eta horrek aztarna mingarria utziz gain beldurra eurengan eta liskarra euren artean sortuko ditu. Apartheid osteko gizarte hegoafrikarraren zati baten isla da lan hau.

Kanpo estekak aldatu