Dirua galgarri
Dirua galgarri, Mariano Izetak 1962an plazaratu zuen eleberria da. Baztango euskaraz idatzita izan arren, istorioa ez dago Baztanen bertan kokatuta, baizik eta Parisen, Iparraldeko euskaldunen giro batean.
Dirua galgarri | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1962) |
Generoa | Eleberria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Euskaraz sortutako bigarren eleberri beltza da, lehenengoa 1955an agertu baitzen, Jose Antonio Loidi irundarraren Hamabost egun Urgainen.[erreferentzia behar]
Istorioa
aldatuJean Pierre Vivier eta bere iloba Franzis, Parisen lanean ari diren euskaldunak dira. Beraien zaintzapean zegoen diru kopuru handia desagertu egin da bulegotik, baita Franzisen altzairuzko erloju dotorea, osabak oparitutakoa.
Poliziek hilzorian aurkitu duten gaizkileetako batek esandako azken hitzen hariari tiraka, iritsiko da Claudet komisarioa gaizkileak topatu eta atxilotzera. Baina lapurrek, presiopean egonda ere, ez dute lau milioien desagerpena bere gain hartuko. Friedrich erlojugile azkar eta finari (idazle beraren antzerakoa) esker argituko da kasua.