Ireki menu nagusia

Hamabost egun Urgainen polizia-eleberri klasikoa da. Jose Antonio Loidik idatzi zuen 1955an eta genero horretako lehenengo euskal nobela izan zen.

Hamabost egun Urgainen
Datuak
Generoa Eleberria
Herrialdea Euskal Herria

IstorioaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Urgaineko lurperatzaileari, Txomini, gertatutako pasadizo harrigarri batekin abiatzen da liburua. Txomin kanposantuan zegoela, hildako gizon bat lurperatu behar zuen eta bere erraina dagoeneko hilda zegoenez, honen alboan lurperatu zuen. Baina emakumearen hilotza ikusterakoan harrituta geratu zen, kopetan tiro bat zeukala ikusita. Harriduraren poderioz, alkatearengana joatea erabaki zuen. Bere etxean zegoela, emaztearekin hitz egiten aritu zen eta alkatea etxean ez zegoenez, ikusitakoa emazteari azaldu zion. Honek ez zekien zer egin eta irtenbide bila herriko sendagileari deitu zioten. Sendagileak ez zuen ezertxo ere ulertzen eta guztion artean Garaidiri, Donostiako ikertzaileari, deitzea erabaki zuten. Garaidik kanposantura joatea proposatu zien emakumearen gorpua ikusteko asmotan eta ondoren erabakiko zuten zer egin.

Hasiera batean erraza zirudien kasua, pixkanaka-pixkanaka korapilatuko da.