Hizkuntzalaritza historikoan, diptongizazioa monoptongo bati eragiten dioen soinu aldaketa bat da, diptongo edo triptongo bat sortuz. Monoptongo bat soinu bokaliko puru bat da, artikulazioa finko bat duena hastapenetik bukaerara, beherantz edo gorantz edo artikulazio posizio berri baterantz lerratzen ez dena. Diptongoa aldiz, bata bestearen osteko bi soinu bokalikoren konbinazioa da silaba bakar batean. Teknikoki, diptongo bat bi jomuga ezberdin dituen bokal bat da; hau da, bokala ahoskatzerakoan mihiaren kokapena aldatzen da.

Mota ezberdinak aldatu

Digtongizazioa baldintzatua edo testuingururik gabekoa izaiten ahal da. Azentuak edo beste soinu baten eraginak abiarazten ahal du, edo arrazoi argirik gabe gara daiteke.

Asimilizazioaren ondorioz aldatu

Bokal haustura (vowel breaking) batzuetan diptongizazio azpi motatzat hartua da. Bokal hausturan, diptongizazioa bilakabide harmoniko baten ondorio da, non, ondoko bokal edo kontsonantearen eraginez, bokal bat diptongizatzen den.

Bokal hausturan jatorrizko bokal hutsa bi segmentutan zatitzen ohi da. Lehen segmentua jatorrizko bokala da, eta bigarren segmentua bilakabidearen eragile den bokal edo kontsonantearen tasunarekin harmonian dago. Adibidez, bigarren segmentua /u/ (atzeko bokala bat) izaiten ahal da ondoko bokal edo kontsonantea atzekoa bada (belar edo faringala), eta bigarren segmentua /i/ (aitzineko bokala) izaiten ahal da ondoko bokal edo kontsonantea aitzinekoa bada (kontsonante sabaikariak, esaterako).

Halaber, bokal haustura, zentzu hertsian, bokal baten ondorengo bokal edo kontsonantearekiko asimilizazio kasu bat bezala kontsideratua izaiten ahal da.

Testuingururik gabe aldatu

Diptongizazioa batzuetan ez da asimilazio baten ondorio, hau da, ez du inguruko hots batek eragin. Ingelesean adibidez, /i:/ eta /u:/ guztiak diptongo bilakatu ziren Great Vowel Shift hots aldaketa katearen barnean.

Azentuaren ondorioz aldatu

Diptongizazioa batzuetan silaba azentudunetan sortzen da. Adibidez, latin arruntean /ɛ/ eta /ɔ/ diptongo bilakatzen dira, baina azentudunak direlarik bakarrik.

Adibideak aldatu

Hizkuntza erromantzeak aldatu

Hizkuntza erromantze anitzek diptongizazioak ezagutu dituzte. Latin arrunteko e /ɛ/ eta o / ɔ / bokal irekiek kokapen azentudunean diptongizazioa jasan zuten, silaba idekietan frantsesez eta italieraz eta silaba ideki eta hertsietan gaztelaniaz. Katalanez diptongizazioa ez da usu aurkitzen, /ɛ/ eta /ɔ/ diptongo bilakatzen dira baizik kontsonante sabaikari baten aitzinean. Aldiz, portugesez, esaterako, ez da batere diptongizaziorik.

Silaba mota Latina Gaztelania Frantsesa Italiera Portugesa Katalana
Irekia petram, focum piedra, fuego pierre, feu pietra, fuoco pedra, fogo pedra, foc
Hertsia festam, portam fiesta, puerta fête, porte festa, porta festa, porta festa, porta

Kanpo estekak aldatu