Dieta (politika)
Dieta, politikan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan zenbait batzarri ematen zitzaion izena da. Germaniako Erromatar Inperio Santuan (Dieta Inperiala edo Reichstag), Eskandinaviako herrietan, Hungarian eta Polonian egiten ziren batzar horiek. Ezagunak dira, esate baterako, Augsburgen, Spiran, Nurembergen, Frankfurten eta Wormsen egin zirenak. Enperadoreek erabakitzen zuten batzarra egingo zen lekua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/10/05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.