Augsburgeko Dieta

Augsburgeko Dieta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko Dieta Inperialak Augsburg hirian egindako biltzarrei deritze. Biltzar asko egin ziren, baina garrantzitsuenak, Erreforma garaian eta Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santua buru zuten katolikoen eta Schmalkaldengo Ligako protestanteen artean XVI. mendearen hasieran gertatutako erlijio gerren garaian eginiko hirurak dira.

Karlos V.ak Confessio Augustana jasotzen du, 1530eko ekainak 25ean.

1530eko biltzarra, Erreforma Protestanteak piztutako tentsioak lasaitzen saiatu zen. Ausburgeko Sinesbideak izan ziren emaitza, funtsezko dokumentua luteranismoarentzako, enperadoreari aurkeztu zitzaiona. Esmalkaldako Ligaren aurka lortutako garaipenaren ondoren, Karlos V.ak 1547-1548ko biltzarra deitu zuen (geharnischter Reichstag), non Augsburgoko Interima aldarrikatu zen. Katolizismoari lehentasuna emateko saiakera hau, printze ugarik arbuiatu zuten, eta gatazka, 1555eko biltzarrean konpondu zen, Augsburgoko Bakea lortu zenean. Hitzarmenak, Confessio Augustana onartzen zuen eta Cuius regio, eius religio printzipioa ezarri zuen (latinez, Erregearen erlijioa, bere mendekoena da esan nahi duena). Printzipio honen arabera, printze edo errege bakoitzak erabaki zezakeen bere mendekoen erlijioa zein izango zen.

Trentoko kontzilioko dekretuek, balioa hartu zuten Italia, Portugal, Polonia eta Alemaniako printze katolikoentzat, Augsburgeko Dietaren 1566ko biltzarrean. Frantziaren politika erregezaleak (oso errege kristaua) eta Espainiarenak (monarkia katolikoa) horiek indarrean sartzeaz arduratzen zirenak euren erregeak izatea eragiten zuen.

Kanpo-estekakAldatu