Dianako kultura edo Diana-Bellavistako kultura italiako kultura bat da, gehienbat K.a. IV. milurtekoan garatu zena. Izena, Dianako tokitik datorkio, Lipariko akropoliaren oinetan dagoena, Eoliar uharteetan. Luigi Bernabò Brearen taldeak 1948an hasitako indusketek agerian utzi zuten hainbat hektareatako historiaurreko kokaleku bat.[1] Bellavistako labar-nekropoli txikia, Tarantoren ondoan dagoena, 1906an Q. Quagliatik induskatu eta argitaratu zuen.[2]

Dianako kultura
Datuak
Eskualdea Sizilia
Historia
Garaia(k)K.a. IV. milurtekoan
KulturaDianako kultura
Indusketa
Indusketa datak1948
ZuzendariakL. Bernabò Brea

Datazio eta hedapen geografikoa aldatu

Dianako kulturako buztingintzako formak eta dekorazioak bereziak dira. Estilo honetako zeramika duten beste aztarnategi arkeologikoak, Dianako kulturakoak balira bezala azterten dira. Dianakoa, Serra d'Altoko kulturaren amaieran agertu (K.a. V. milurtekoan) eta K.a. IV. milurteko hasierako mendeetan loratu zen, Italiar penintsulako erdi-hegoaldean eta Sizilian. Dianako buztingintza, noizean behin, agerzen da beste toki batzuetan, adibidez Padaniako lautadan[3].

Ekonomia eta giza antolaketa aldatu

Serra d'Altoko kulturan bezala, populazioaren ekonomia zerealetan eta abeltzaintzan oinarritu zen, ardiak eta ahuntzak hezten ziren gehienbat, ehizak garrantzi gutxiago bazuen ere. Artisautzako eta distantzia handiko merkataritzako frogak ugariak dira.

 
Eoliar uharteetako historiaurreko estratigrafia

Obsidianako ustiaketak Liparin, intentsitate handiena lortzen du garai honetan. Xaflak eta nukleo litikoak ehunka kilometrotan hedatu ziren, Alpeetara eta Adriatikoko ekialdeko kostaraino[4] [5]. Garganoko suharria, zenbait milurtekotik ustiaturik, xafla handiak egiteko erabil zen penintsulako toki askotan. Siziliako Iblei mendietako suharria ehunka kilometrotan hedatu zen. Adibidez, xafla handi bat Girifalcoren hilobietan, Calabriako Catanzaroko probintzian. Litekeena da sukarri hori Maltaraino heltzea. Elkartruke horiek harremanak erraztu zituzten garai hartako beste kulturekin. K.a. V. milurtekoren amaieratik eta IV. milurtekoren hasieratatik hainbat kulturek antzekotasun handia dute, adierazten duena elkarren arteko eragina izan zutela. Hori agerian geratzen da buztingintza estiloan eta dekorazioan. Frantzian, Chasséengo kultura Dianarekin antzekoa da ontzien azaleko trataeran.

Tokien banaketa aldatu

Dianako kulturaren ezaugarri bat da Serra d'Altoko kulturatik bizi ziren herrixkak eta kobak etengabe erabiltzea. Edozein tokitan bizi ziren: kostaldean, lautadetan, mendietan...). Gurtzarako eta hilobitzerako Serra d'Altoko tokiak, Dianako kulturan erabiltzen ziren, adibidez Cala Colomboko hipogeoa, Bariren hurbil. Kultura honetakoa dira zistako hilerri batzuk.

Ekoizpena aldatu

Zeramika aldatu

Diana-Bellavistako kulturako zeramikak bi itxura ditu. Bellavista estilokoa beltza edo grisa da eta Italiar penintsulako toki gehienetan agertzen da. Dianako estilokoa, gorri-koralekoa da, hainbat itxura eta euskarri sofistikatu dituelatik.[6] Bellavistako estiloko aztarnak Calabrian aurkitu dira, Eoliar irletan, non bakarrik agertzen den, eta Maltan, historiarreko Scorba Red fasean, K.a. 4400-4100 urteen artekoa[7]. Bi kasuetan, dekorazioak eta masa antzekoak dira. Honako material hauek aurkitu dira: kaikuak, zilindroak, edalontziak eta katiluak[2]. Heldulekuek bobinaren antza dute, ontzien ertzetan horizontalki kokaturik. Pitxerren azalak zehaztasunez leunduta daude. Apainketak, nahiz eta arraroak izan, beti egin ziren ontziak egosi ostean, forma ohikoenak espiralak eta sigi-sagak dira.

Harri landua aldatu

Dianan, Lipari irlan, obsidianako blokeak moztu dira xafla txikiak ateratzeko. Hainbesteko aztarnek adierazten dute garai horren jardueraren garrantzia[8]. Presioz eta palankaz Garganoko harrietatik egindako xaflak agertu dira penintsulako erdialdean eta hegoaldean, eta zenbaitetan urrunago.

Metalurgiaren hasiera aldatu

Dianako kulturak hasiera eman zion Italiaren hegoaldeko metalurgiari. Aztarnategiaren gainean dagoen Lipariko nekropolian, Dianako kulturaren mailetan, zepa asko agertu dira brontze urtzearen ondorioz.

Artea aldatu

Arnesanoko hilobia, Lecceko probintzian, kareharrizko estatua txiki bat aurkitu da, eskematizatutako gizaki bat irudikatzen duena.[2][9]

Erreferentziak aldatu

  1. Bernabò Brea L., Cavalier M., 1960, Meligunís – Lipára, La stazione preistorica della contrada Diana e la necropoli protostorica di Lipari, vol. 1, S.F. Flaccovio Editore, Palermo
  2. a b c CIPOLLONI SAMPO, M.; CALATTINI M.; PALMA DI CESNOLA, A.; CASSANO S.; RADINA F.; BIANCO S.; MARINO D. A.; GORGOGLIONE M. A.; BAILO MODESTI G.; avec la collaboration de R. GRIFONI CREMONESI, 1998, L’Italie du Sud, in Guilaine J., Atlas du Néolithique européen. L’Europe occidentale, E.R.A.U.L., 46 liburukia, Paris, 9-112 or.
  3. VEGGIANI A. (1972): Giacimento neolitico con ceramica della cultura di Diana a Cesena nella Pianura Padana, 419-428 or.
  4. THORPE O. W.; WARREN S.E.; BARFIELD L.H. (1979): The sources and distribution of archaeological obsidian in Northern Italy, Preistoria Alpina, 15. liburukia, 73-92 or.
  5. NEGRINO F.; RADI G. (2006): Osservazioni sulle tecniche e i metodi di scheggiatura dell’ossidiana nel Neolitico d’Italia, in AA.VV., Materie prime e scambi nella preistoria italiana, Atti della XXXIX Riunione Scientifica nel cinquantenario della fondazione dell’Istituto Italiano di Preistoria e Protostoria, Firenze, 2004ko azaroaren 25-27an, Firenze, 1. liburukia, 549-561 or.
  6. CAUWE, N., et al. (2007): 104 or.
  7. CAUWE, N., et al. (2007): 109 or.
  8. BERNABÒ BREA, L.; CAVALIER, M.(1960): Meligunís – Lipára, La stazione preistorica della contrada Diana e la necropoli protostorica di Lipari, 1. liburikia, S.F. Flaccovio Editore, Palermo
  9. LO PORTO F. (1972), La tomba neolitica con idolo in pietra di Arnesano (Lecce), Rivista di Scienze Preistoriche, 27. liburukia, 359-372 or.

Bibliografia aldatu

  • AA.VV.: Guida archeologica delle Isole Eolie, Regione Siciliana, Assessorato Beni Culturali e Ambientali, Soprintendenza BCA di Messina, Servizio per i Beni Archeologici, Palermo 2009, ISBN 978-88-6164-042-9
  • CAUWE, Nicolas; DOLUKHANAV, Pavel; KOZŁOWSKI, Janusz; VAN BERG, Paul-Louis (2007) Le Néolithique en Europe', Armand Colin, coll. U Histoire, Paris

Kanpo estekak aldatu