Dianak Kalistoren haurdunaldia ikusi du

margolan neoklasikoa, gai mitologikoa, Angelica Kauffmanena

Dianak Kalistoren haurdunaldia ikusi du (frantsesez, Diane découvrant la grossesse de Callisto) 18. mendeko Angelica Kauffman margolari neoklasikoaren margolan bat da, Diana eta Kalistoren istorioari erreferentzia egiten diona, gai mitologiko femenino bat, Kauffmanek sarritan margotu izan zituenen estiloan.

Dianak Kalistoren haurdunaldia ikusi du
Jatorria
Sortzailea(k)Angelica Kauffman
Ezaugarriak
Dimentsioak46 (altuera) × 56 (zabalera) cm
Deskribapena
Kokapena
LekuaToursko Arte Ederretako Museoa
Argumentu nagusiaDiana and Callisto (en) Itzuli

Margolana Toursko Arte Ederretako Museoan dago.[1]

Eszena

aldatu

Ovidiok eta beste batzuek kontatu zuten elezaharraren pasarte bat dakar gogora margoak. Diana jainkosaren zerbitzura zeuden ninfa birjinen artean bat zen Kalisto, zeina Zeusek bortxatu eta haurdun utzi zuen. Bizitzarekin jarraitu zuen Kalistok, harik eta ninfa guztiak Dianarekin bainua hartzera joan ziren: arropak erantzitakoan Dianak Kalistoren haurdunaldia ikusi zuen, eta amorruz desterratu zuen.[2] Istorio mitologiko hauetariko beste batzuetan bezala (Medusaren kasua, adibidez), jainkosa batek bortxatuari egozten dio errua, biktimaren estigmatizazioa alegia.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu