Deuterostomio

Ekinodermatuak, kordatuak, brakiopodoak eta beste zenbait filum biltzen dituen eta kategoria taxonomikorik ez duen Deuterostomia taldeko animaliez esaten da.
Deuterostomia» orritik birbideratua)

Deuterostomioena (Deuterostomia termino taxonomikoa. Greziaretik: beste ahoa) animalia goifilum bat da. Eumetazoa azpierreinuko bilateria adarreko taxon bat dira eta protostomia goifilumaren kontrakoak dira. Bi hauen artean bereizteko euren garapena enbrioiak direnean ikusi behar da: deuterostometan sortzen den lehenengo irekiera (blastoporoa) ipurtzuloa bilakatzen da, eta protostomoetan ahoa.

Deuterostomio
Ediacara-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
Goifiluma Deuterostomia
Grobben, 1908

Deuterostomioaren barruan hiru filum ezberdin aurkitzen ditugu:

Bai deuterostomioetan bai eta protostomoetan, zigotoa lehenengo zelula multzo batean bilakatzen da blastula izenekoa. Deterostomoetan lehenengo zatika hauek ardatz polarrarekiko paralelo edo elkartzut gertatzen da. Honi zatiketa erradiala deritzo, eta protostomo batzuetan ere gertatzen da, adibidez lofoforoetan. Zatiketa hau ez da determinantea (hau da, zelula bakoitzaren eginkizuna ez da oraindik erabaki). Lehenengo lau zelulak bereizten badira, euretariko bakoitzak larba oso bat sortzeko gaitasuna izango du, eta bat kentzen badugu blastulako gainontzeko zelulek konpentsatuko dute galera.

Deutorostomoen barruan mesodermoak inbaginazio bat sortzen du eta bertan gorputzaren kabitatea sortzen da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deuterostomio Aldatu lotura Wikidatan