Deuteragonista

Deuteragonista literaturan (grezieraz: δευτεραγωνιστής, deuteragōnistḗs) edo bigarren aktorea, literatura lan batean bigarren protagonistari esaten zaio. Tritagonista, bestetik, hirugarrena izango litzateke. Deuteragonista protagonistaren aldekoa edo aurkakoa izan daiteke, argumentuaren arabera.

Eskilok sortu zuen deutegonistaren papera greziar antzerkian.

HistoriaAldatu

Antzinako Greziaren antzerkian drama hasieran aktore bakar batekin, protagonista, koruarekin lagunduta egiten zen. Eskilo egilea izan zen bigarren pertsonaia honen papera sortu zuena; horrela dio Aristotelesek bere Poetikan: Καὶ τό τε τῶν ὑποκριτῶν πλῆθος ἐξ ἑνὸς εἰς δύο πρῶτος Αἰσχύλος ἤγαγε καὶ τὰ τοῦ χοροῦ ἠλάττωσε καὶ τὸν λόγον πρωταγωνιστεῖν παρεσκεύασεν.[1]

Horren arabera Eskilo izan zen aktoreen presentzia batetik bitara handitzen lehenengoa. Baita ere koruaren presentzia mugatu zuen eta antzezlana elkarrrizketaren gainean antolatu zuen. Eskilori esker bi pertsonaien arteko elkarrizketa lanaren funtsa bihurtu zen; berrikuntza honek jarraitzaileak izan zituen. Ondoren, Sofoklesek hirugarren protagonista edo tritagonista sortu zuen.[2]

Greziako dramanAldatu

Antzinako Greziaren draman hiru aktore bakarrik aritzen ziren: (protagonista, deuteragonista eta tritagonista), koruarekin batera. Ondorioz, aktore bakoitzak paper desberdinak egiten zituen, ierarkia bat jarraituz: protagonistak nagusiak, deuteragonistak jarraian zetozenak, eta tritagonistak bigarren mailakoak. Adibidez, Sofoklesen Edipus erregean, protagonista Edipus da eta denbora gehiena bera dago eszenatoki gainean; ondoren, deuteragonista, Jokasta, Edipuesen ama, dago, paper horrekin batera aktore berak Artzainaren eta Mezulariaren paperak eginez.

Greziako antzezlan asko bi aktorekin bakarrik taularatu daitezke. Hori da Eskiloren Zazpiak Tebaren kontra antzezlanaren kasua. [3]

Antzinako Greziaren antzezlanen errezitazioak melodikoak izaten ziren. Horren arabera, protagonista tenorea zen, deuteragonista baritono eta, azkenik, tritagonista erregistro baxuak izaten zituen.[4]

LiteraturanAldatu

Literaturan, deuteragonistak protagonistaren lagunaren papera betetzen du askotan. Adibidez, Mark Twainek sortutako Huckleberry Finn-en abenturak liburuan, protagonista Huckleberry Finn da eta deuteragonista Jim, bere laguna. Tritagonista kasu honetan Tom Sawyer da.[5]

Beste kasutan deuteragonista antagonista izan daiteke, lanean oso presente egonda. Gerta daiteke ere, bestetik, protagonistarekin kontrastea ezartzeko pertsonaia bat izatea; hori da, esaterako, Watson Doktoreaen papera Sherlock Holmesen eleberrietan: bien pertsonaien arteko kontrastearen ondorioz Sherlocken inteligentzia eta gaitasuna nabarian gelditzen da.

Zenbait eleberrietan deuteragonista narratzailea izan daiteke, gertatutakoaren gainean beste ikuspuntu ezarriz. Hori gertatzen da Ramón José Senderren Requiem por un campesino español eleberrian non Mosen, apaiza, protagonistaren historia azaltzen duen, berak ere historian paper garrantzitsua izanik.

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Aristot.+Poet.+1449a&redirect=true
  2. Laurence, Araceli (2008). Jorge Dubatti, ed. El actor en el teatro griego clásico. Buenos Aires: Colihue. 14-15 or. ISBN 9789505636228.
  3. Wayne S. Turney (2006). Sophokles' Oedipus Rex
  4. A History of Theatrical Art, Mantzius (1903).
  5. Dr. L. Kip Wheeler (2006). Literary Vocabulary

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu