Tritagonista

Tritagonista literaturan (grezieraz: τριταγωνιστής, tritagōnistḗs) edo hirugarren aktorea, literatura lan batean hirugarren protagonistari esaten zaio. Deuteragonista, bestetik, bigarrena izango litzateke. Tritagonista antzinako antzerkian aktoreen hirugarrena izaten zen. Pertsonaia gisa, tritagonista, batzutan, protagonistaren arazoak eta oinazeak eragin ditzake; horregatik askotan, ez da pertsonaia erakargarriena nahiz eta batzutan protagonistaren aldeko sentimenduak erakutsi ere.

Eskines tritagonista gisa aritu zen.

HistoriaAldatu

Antzinako Greziaren antzerkian drama hasieran aktore bakar batekin, protagonista, koruarekin lagunduta egiten zen. Eskilo egilea izan zen bigarren pertsonaia honen papera sortu zuena; horrela dio Aristotelesek bere Poetikan.[1]

Horren arabera Eskilo izan zen aktoreen presentzia batetik bitara handitzen lehenengoa. Baita ere koruaren presentzia mugatu zuen eta antzezlana elkarrrizketaren gainean antolatu zuen. Eskilori esker bi pertsonaien arteko elkarrizketa lanaren funtsa bihurtu zen; berrikuntza honek jarraitzaileak izan zituen. Ondoren, Sofoklesek hirugarren protagonista edo tritagonista sortu zuen.[2]

Tritagonistaren ezaugarriakAldatu

Tritagonistari esker antzezlanek sakontasuna irabazi zuten. Hirugarren aktore honek bigarrenari aukera ematen zion protagonistaren lagun mina izateko, adibidez. Modu horretaz protagonistak bigarrenari bere barne arazoak eta korapiloak adieraz diezazkioke.

Antzinako Greziaren antzezlanen errezitazioak melodikoak izaten ziren. Horren arabera, protagonista tenorea zen, deuteragonista baritono eta, azkenik, tritagonista erregistro baxuak izaten zituen.[3]

Grezian aktore ospetsuak izan ziren. Tritagonista gisa ezaguna egin zen Eskines hizlaria; zoritxarrez talentu handia ez omen zuen erakutsi eta Demostenesek atxilotzeko agindua eman zuen.[3]

Greziako antzerki tradizionalean tritagonista ezkerretik sartzen zen eskenatokian.

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Aristot.+Poet.+1449a&redirect=true
  2. Laurence, Araceli (2008). Jorge Dubatti, ed. El actor en el teatro griego clásico. Buenos Aires: Colihue. 14-15 or. ISBN 9789505636228.
  3. a b A History of Theatrical Art, Mantzius (1903).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu