Deustuko Gazte Lokala

Deustuko Gazte Asanblada Deustoko Luzarra kaleko 1.zenbakian kokatuta dago. Bilboko Okupazio Mugimenduko partaide da, besteak beste, Kukutza III eta Zazpikatu Gaztetxearekin batera.

Deustuko Gazte Lokala
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Deustu

HistoriaAldatu

Elkarte honen historia orain dela urte batzuk hasi zen, Deustuko gazteentzat asanblada bat sortzea beharrezkoa zela ikusi zenean. Gazte guztiei deialdia egin, eta behin eta berriz bildu ondoren azkenean 1989.urteko Otsailaren 28an Gazte Asanblada sortu zuten helburu batzuk lortu nahian; hauen artean garrantzitsuena kultura alternatibo bat lortu eta eskaintzea zelarik, beti ere eurek autogestionatutakoa. Ideia hauek guztiak abian jartzeko lokal baten beharra ikusi zen eta udalarekin kontaktuan ipini ziren. Hainbat bilera egin ondoren udalak lokal bat konpontzeko konpromisoa hartu zuen, baina alkate aldaketa zela eta konponketa hauek bukatzen zeudelarik promesa guztiak bertan behera geratu ziren. Gauzak nola zeuden ikusirik okupazioa izan zen hauen irteera, beraz, 1991ren Ekainaren 21ean Luzarra kalean zegoen merkatu zaharra okupatu zen, honela sortu zen Deustuko Gazte Lokala.

2008 urtean Gazte Lokalaren parean zegoen Txoridenda eraikina okupatu zen, Gazte Lokalak zeuzkan muga fisikoak zirela medio. Udalarekin akordio batera iritsi eta bi eraikinen kudeaketa gauzatzeko.

2017 urtean Bilboko udalak aurre abisurik gabea akordioa hautsi eta Deustuko Gazte Lokala desalojatzeko agindua eman zuen [1]. "Gazte Lokala DEFENDA DEZAGUN" kanpaina abiarazi zuten gaztetxeko kideek, eta zenbait hilabeteko tentsioaren ostean, udal hauteskundeak gerturatu ahala eta auzoan zuen babesa ikusita, Bilboko udalak bere asmoak baztertu zituen.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu