Desirée Ndjambo

madrildar kazetaria

Desirée Ndjambo León (Madril, 1976ko urriaren 17a) madrildar kazetaria eta aurkezlea da.[1][2]

Desirée Ndjambo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDesirée Ndjambo León
JaiotzaMadril1976ko urriaren 17a (47 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Karlos III.a Unibertsitatea kazetaritzan lizentziatura
Facultad de Trabajo Social (Universidad Complutense de Madrid) (en) Itzuli diplomatura : Gizarte langintza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Lantokia(k)Torrespaña (RTVE) (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)PRISA taldea
RTVE

IMDB: nm2080982 Twitter: DesireeNdjambo Instagram: desirendjambo Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Jatorri ginearra duen Desirée Ndjambo Kazetaritzan lizentziaduna da (Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea) eta Gizarte Lanean diplomaduna (Madrilgo Complutense Unibertsitatea).[1][3]

Kazetari ibilbidea aldatu

Manuel Campo Vidalek sortutako Vivir Viver gaikako kanalean hasi zuen bere ibilbide profesionala. Kanal hori kable eta satelite bidez emititzen zen Espainian eta Portugalen, Canal Satelite Digitalen bidez haun zuzen ere. 1999an, TVEn hasi zen Canal 24 horas kateko El tiempo saioaren aurkezle, eta, gero, albistegien aurkezle.[4] Madrileko Lurralde Albistegiaren bigarren edizioaren (La 2) koeditore eta aurkezle ere izan zen 2004 eta 2006 artean, eta 2006 eta 2007 artean Pepa Buenorekin Los desayunos de TVE saioko erredaktore izan zen.[3]

2007 eta 2010 bitartean, Ndjambo kazetari-motozalea Motoziklismoko Munduko Txapelketako erreportaria izan zen,[3] eta gero, Goizeko Albistegian kirol-blokearen aurkezlea izan zen 2010eko irailetik 2012ko abuztura.[5] 2012ko irailetik 2013ko uztailera, Telediario 2 saioko kirolak aurkeztu zituen.[1] 2012ko maiatzean, Eurovisión Abesti Lehiaketaren aurreko eta ondorengo saioa aurkeztu zuen, Destino Eurovisión izenekoa. Urte bereko abenduan Gala Inocente, Inocente aurkeztu zuen deien gunetik.[1][2]

2013ko ekainean Fernando Romayrekin batera Madrid en concierto. Por un sueño aurkeztu zuen, TVEk emana Madril 2020 hautagaitza olinpikoari laguntzeko.[6] Las Ventas-en egin zen musika-ekitaldi horretan, besteak beste, Melendi, La Oreja de Van Gogh eta Nena Devento abeslariek hartu zuten parte.

2013ko irailetik 2020ko martxora, La 2 noticias saioko erredaktorea eta aurkezlea izan zen. 2020ko martxotik, 24 orduko kanaleko erredaktore izan zen eta La tarde en 24 horas aurkeztu zuen 2021eko irailetik aurrera.Bere kazetari-lan profesionala RTVEko Institutuko irakasletzarekin uztartzen du, lokuzio-eskolak eta albistegien aurkezpena eta jendaurrean hitz egiteko modua emanez. Gainera, galak edo ekitaldiak aurkezten ditu, hala nola Afrikako Koparen Zozketa, Emakumeak Afrikatik Fundazioa, Arnold Classic (munduko kulturista profesional onenen lehiaketa, Arnold Schwarzenegger-ekin batera) eta Miss Guinea, Isaac Vidjrakou Míster Españarekin batera, .

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2021-02-06). «Desiree Ndjambo León - biografia - Ecoteuve.es» ecoteuve.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. a b (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Desirée Ndjambo» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  3. a b c (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2011-09-19). «Desirée Ndjambo: La exótica del deporte televisivo» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  4. AS, Diario. (2012-09-17). «"De niña siempre soñaba con presentar el Telediario"» AS.com.
  5. «Desirée Ndjambo: La exótica del deporte televisivo» La Voz de Galicia 2011-09-19.
  6. RTVE, PRENSA. (2013-06-27). «TVE emite 'Madrid en concierto' en apoyo a la candidatura olímpica Madrid 2020» RTVE.es.

Kanpo estekak aldatu