Dermoloma cuneifolium

Dermoloma cuneifolium Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Dermoloma cuneifolium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaDermoloma
Espeziea Dermoloma cuneifolium
Bon, 1986

Sinonimoak: Dermoloma atrocinereum, Gyrophila atrocinerea, Tricholoma cuneifolium.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1,5 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-titiduna, grisaxka, tonu arrexka samarrekin, erdian ilunagoa, erradialki pixka bat zimurtsua.

Orriak: Oso sabeldunak, sinuadak, ez oso estu, zuri-grisaxka kolorekoak.

Hanka: Zurixka, zertxobait grisaxka eta bihurri samarra.

Haragia: Irinaren usaina eta zaporea ditu.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Tricholoma argyraceum delakoarekin nahas daiteke, honek ere irinaren usaina du, baina orriak askoz estuago ditu eta inoiz ez sabeldunak.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, zelai hezeetan, basoen soilguneetan, etab. Urria.[3]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Kaukasoa, Hegoafrika, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 279 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 170 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu