Denisova leizea

Denisova leizea (errusieraz: Дени́сова Пеще́ра; altaieraz: Аю-ТашAyu Tash, literalki Hartzaren Arroka) Altai mendietako Baxelakski mendilerroan dagoen leize bat da, Siberian, Errusia. Bertan eman diren ikerketa paleoantropologiko eta paleontologikoek garrantzia handikoak dira. Denisovako gizakiaren hezurrak aurkitu ziren bertan 2010ean, orain dela 40.000 urtekoak. Gizaki hauek ez dira ez Homo neanderthalensis ez Homo sapiens, ADN ikerketak erakusten duenaren arabera[1].

Denisova leizea
Дени́сова Пеще́ра
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Altai kraia
Municipal districtSoloneshensky District
Koordenatuak51°23′51″N 84°40′34″E
Ezaugarriak
Garaiera700 m
Bisitagarriabai
Aztarnakbai

Kobazuloan Paleolito osoan zehar okupazioa egon da, izan Neandertal, izan gizaki moderno. Orain dela 50.000 urteko hezurrezko jostorratz bat ere aurkitu zen bertan 2016an, inoiz aurkitu den jostorratzik zaharrena[2].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Slon, Viviane; Hopfe, Charlotte; Weiß, Clemens L.; Mafessoni, Fabrizio; Rasilla, Marco de la; Lalueza-Fox, Carles; Rosas, Antonio; Soressi, Marie et al.. (2017-05-12). «Neandertal and Denisovan DNA from Pleistocene sediments» Science 356 (6338): 605–608. doi:10.1126/science.aam9695. ISSN 0036-8075. PMID 28450384. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  2. (Ingelesez) World's oldest needle found in Siberian cave that stitches together human history. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).

Kanpo estekakAldatu