Denise Herrmann
Denise Herrmann (Schlema, 1988ko abenduaren 20a) iraupen-eskian eta biatloian lehiatzen den kirolari alemaniarra da.
Hiru aldiz parte hartu du Neguko Joko Olinpikotan parte hartu zuen, Sochi 2014n iraupen-eskian lehiatu zen eta errelebo-proban brontzezko domina lortu zuen (Nicole Fesselekin, Stefanie Böhlerekin eta Claudia Nystadekin batera); ondoren, biatloira aldatu eta urrezko domina lortu zuen Pekin 2022an, 15 kilometroko proban.
2019 eta 2021 urteen artean sei domina irabazi zituen Munduko Biatloi Txapelketan.